"Hobetuz-Mejorando" proiektua gizarte-kalteberatasuneko egoeran dauden emakumeen enplegagarritasuna hobetzera zuzenduta dago. Emakume horiek guraso bakarreko familiak edo bakarrik migratu duten eta aldez aurretik prestakuntzarik edo lan-esperientziarik ez duten gazteak osatzen dituzte.
Fundazioan talde-tailerrak eta gizarte- eta lan-orientazio indibidualizatua eskaintzen dira. Tailerretako bat alfabetatze digitala da, eta hor boluntarioen laguntza behar da. Parte-hartzaileen maila eta erritmoa askotarikoa da, eta horrek zaildu egiten du saioak bakoitzera egokitzea eta haien premien arabera aurrera egitea; beraz, boluntarioak laguntza emango lioke saio horien arduradunari, arreta pertsonalagoa eskainiz eta inguruabarrei egokituz.
Iruñean, proiektua astelehen, asteazken eta ostiraletan egingo da, otsailaren 27tik ekainaren 16ra. Tuteran, astearte eta ostegunetan, otsailaren 7tik ekainaren 20ra. Alfabetatze digitaleko tailerra 12:00etatik 13:00etara izango da Adsis Fundazioaren bulegoetan.
Boluntarioaren parte-hartzea haren prestasunaren eta interesen araberakoa izango da, eta astean egun batean edo gehiagotan etorri ahal izango da, parte hartu nahi duten boluntarioen kopuruaren arabera.
Hau interes-adierazpena da. Ondoren, erakundea zurekin harremanetan jarriko da proiektua zehatzago azaltzeko.
2025ko urtarrilaren 1tik 2025ko abenduaren 31ra
11:45h.tik 13:15h.ra
Sanduzelai hiribidea 75, eskuineko eskailera, 1. solairua
31012 Pamplona (Nafarroa)
Pertsonen garapen globalaren promozioa landuz bidezkoagoa den gizarte bat lortzearren lan egiten dugun fundazioa gara. Urbileko arremanetan, laguntzan eta zerbitzu zehatzetan oinarritutako banakako eta taldeko prozesuen bidez aurrera eramaten ditugu gure helburuak.