.png)
Zer da Nafarroako Boluntariotzaren Astea?
Nafarroako Boluntariotzaren Astea boluntarioak, gizarte entitateak, administrazio publikoak, enpresak, ikastetxeak eta herritarrak biltzen dituen ekimena da, gure komunitatean ekintza boluntarioa ikusarazteko, aitortzeko eta sustatzeko.
Hainbat egunetan publikoari irekitako jarduerak egiten dira, boluntariotzako erakundeek egiten duten lana gertutik ezagutzeko, esperientziak partekatzeko, topaketarako espazioak sortzeko eta pertsona berriak elkartasunean parte hartzeko modu desberdinetara hurbiltzeko.
Zer helburu du Boluntariotzaren Asteak?
Honako hauetarako erreferentzia-gune bihurtzeko nahiarekin sortu zen:
Boluntariotzaren Astea, azken batean, pertsona bakoitzak bere ingurunea eraldatzen lagun dezakeela eta, boluntariotzaren bidez, pertsona askoren bizitzan eta gizarte osoan eragin positiboa sor dezakeela deskubritzeko gonbidapena da.
Testuingurua
Nafarroako Boluntariotzaren Astea 2024-2027 aldirako Nafarroako III. Boluntariotza Planaren barruan kokatzen da, zeina 2024ko martxoaren 13an onetsi baitzuen Gobernuak. Plan horrek, lau urterako, 59 ekintza definitzen ditu, 6 helburu estrategikotan eta 16 jarduera ildotan multzokatuta, eta boluntariotzaren ekosistemako hainbat eragilerekin (erakundeetako ordezkariak, boluntariotzako kudeatzaileak, boluntarioak eta beste eragile batzuk) egindako eraikuntza kolektiboko prozesu baten bidez egin zen, partaidetza saioekin eta tresna osagarriekin (galdetegiak, elkarrizketak eta gobernantza organoetako kontrasteak).
Esparru horretan, Boluntariotzaren Astea boluntariotza eta hura bultzatzen duten erakundeak ikusarazteko, sentsibilizatzeko eta aitortzeko ekimen gisa kokatzen da, III. Planaren esparruan jaiarekin lotutako material eta kanpainetan adierazten den bezala.
Aurrekariak
Aurrekari gisa, Nafarroako Boluntarioen Jaiaren lehen edizioan (2024) 2.500 parte-hartzaile baino gehiago izan ziren. Lehen edizio honen garrantzia eta harrera ona, eta boluntariotza erakundeek eurek eskatuta, iaz bigarren edizioa egin zen, eta, gainera, Boluntariotzaren Estatuko XXIV. Kongresuarekin bat egin zuen (2025eko azaroaren 26 eta 27, Baluarte), topaketaren dimentsioa indartuz.
Boluntariotzako erakundeek eta funtsezko eragileek egindako balorazioen eta ekarpenen ondoren, Boluntariotzaren Aste hau prestatzen ari gara.