Hasiera

XXIV%20Congreso%20Estatal%20del%20Voluntariado%20-%20biling%C3%BCe.png

"Batzen gaituen taupada, mugitzen gaituen adimena" lelopean, biltzar honek milaka pertsona elkartzen dituen taupada irudikatzen du; eskuzabaltasunetik eta konpromisotik abiatuta, mundua gizatiarragoa egiten duten pertsonak batzen dituen taupada, alegia.

Lelo hori bi ideiaren fusiotik sortu da: zer garen eta zer izan nahi dugun irudikatzen duten bi ideia batuta. Batzen gaituen taupada energia ikusezin baina boteretsu bati buruz ari da; denbora eta arreta eskaintzea eta eskua luzatzea erabaki duten pertsonak konektatzen dituen energia horri buruz. Horixe da boluntariotzaren bihotza eta adimena, gune komun batean (komunitatearen ongizatea) taupadaka dagoena eta lurraldeko zoko guztietara hedatzen dena, sare bizi baten antzera, zaintzeko, laguntzeko, mugitzeko, batzeko eta eraldatzeko.

Mugitzen gaituen adimenak gogorarazten digu boluntariotza ez dela ekintzara murrizten, baizik eta eskatzen dituela hausnarketa, sormena eta etorkizun-sena ere. Adimen artifiziala aurrerantz doan garai honetan, boluntariotza ere teknologia horretaz elikatzen ari da, baina gizatiartu egiten du: kontuan hartzen ditu adimen emozionala, enpatia, ondokoari begiratzeko gaitasuna eta presente egotea ere. Badirelako zenbait keinu inongo makinak kopiatu ezin dituenak: babesten zaituen begirada bat, lasaitzen zaituen hitz bat, bizitzak aldatzen dituen presentzia bat.

Lelo hori integratzailea eta sakona da. Pentsatu, sentitu eta ekiten duen mugimendu baten parte sentiarazi nahi gaitu. Gelditzen ez den mugimendua da, haren motorra pertsonen bihotza eta adimena delako.