Boluntarioak kontuan hartzen dira:
5. Enpresa edo organismo parekatuko prestakuntza praktikoaren fasea salbuestea.
d) Boluntarioentzat: Boluntario-zerbitzuak eman diren boluntariotzako erakundeak emandako ziurtagiria. Horretan, gutxienez, datu hauek jasoko dira boluntariotzako erakundearen eta boluntarioaren identifikazio-datuez eta datu pertsonalez gain: erakundera zer datatan gehitu zen, gauzatutako zereginen edo bere gain hartutako funtzioen deskribapena, eta zer lekutan egin den jarduera.
426/2024 EBAZPENA, urriaren 9koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira Nafarroan Lanbide Heziketaren Sistemako D eta E graduen eskaintzak ematen dituzten ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan 2024-2025 ikasturtean enpresa edo organismo parekatuko prestakuntza antolatzeko eta gauzatzeko jarraibideak.
Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak ebazpen hau onestearen aldeko txostena aurkeztu du. Ebazpen honek helburu du jarraibide batzuk onestea, enpresa edo organismo parekatuko prestakuntzaren gaineko alderdi batzuk antolatu eta gauzatzeko balioko dutenak, behar bezalako antolaketa eta funtzionamendu egokia lor daitezen Nafarroan Lanbide Heziketaren Sistemako D eta E graduen eskaintzak ematen dituzten ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan 2024-2025 ikasturtean.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1.a Eranskinean agertzen diren jarraibideak onestea. Jarraibide horiek bete beharko dira Nafarroan Lanbide Heziketaren Sistemako D eta E graduen eskaintzak ematen dituzten ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan 2024-2025 ikasturtean enpresa edo organismo parekatuko prestakuntza antolatzen eta gauzatzean.
2.a Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3.a Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
4.a Ebazpen hau eta eranskina helaraztea Hezkuntzako Zuzendaritza Nagusiari, Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuari, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuari, Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzuari, Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Antolamenduaren, Orientazioaren eta Kalitatearen Zerbitzuari, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapenaren Zerbitzuari eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Ikus ebazpen osoa hemen sakatuz gero (kanpoko esteka)