Boluntariotzak egiturazko presentzia du deialdian, bai diruz lagundu daitekeen xedearen zati gisa – parte-hartze sozialeko eta boluntariotzako ekintzak proiektuaren barruan finantza daitezkeen jarduera gisa hartzen baitira –, bai balorazio-sisteman, non esplizituki aitortzen baita boluntariotza-planak edo lan-ildo egonkorrak dituzten edo beren proiektuen garapenean borondatezko parte-hartzea behar bezala txertatzen duten erakundeei puntuazio gehigarria ematen dieten irizpideen bidez.
201E/2025 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntza deialdi bat migratzaileen elkarteentzat, kulturen arteko bizikidetza eta parte-hartzea sustatzeko proiektuak edo jarduerak egin ditzaten 2026. urtean. DDBN kodea: 867452.
Nafarroako Gobernuak sustatu gogo du, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren bidez, Nafarroako toki entitateek eta elkarteek inplikazio handiagoa izatea Nafarroako hiritargoa osatzen duten askotariko kultura ugarien arteko bizikidetzarako espazioak sortzeko ekimenak sustatzen eta garatzen.
Deialdiak bidea ematen die entitate interesdun guztiei berdintasunez parte har dezaten eta, era berean, bermatzen du dirulaguntzak irizpide objektiboei jarraikiz emanen direla. Irizpide horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politikaren esparru orokorrean ezarritako jarraibideen arabera lehenetsiko dira.
Beste alde batetik, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Aginduak bere 5. artikuluan ezartzen du dirulaguntzak ondoko printzipioei jarraituz emanen direla: publikotasuna, gardentasuna, lehia, objektibotasuna, berdintasuna, bereizkeriarik eza eta kontrola, baita dirulaguntza ematen duen administrazioak ezarritako helburuak betetzeko eraginkortasuna eta baliabide publikoak esleitu eta erabiltzeko efizientzia ere.
Horrekin guztiarekin bat, Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuak migratzaileen elkarteentzako dirulaguntza deialdi bat bultzatzen du kulturen arteko bizikidetza eta parte-hartzea sustatzeko proiektuak edo jarduerak egin ditzaten 2026. urtean.
Deialdi honek bidea ematen die migratzaileen elkarte interesdun guztiei berdintasunez parte har dezaten eta, era berean, bermatzen du dirulaguntzak irizpide objektiboei jarraikiz emanen direla. Irizpide horien lehentasunak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politikaren esparru orokorrean ezarritako jarraibideen araberakoak izanen dira.
Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuaren proposamen txostena jaso da espedientean, baita txosten juridikoa eta kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ere.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 241/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,
Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)