Gizarte, kultura, osasun edo larrialdiei aurre egiteko arloan lan egiten duten boluntarioen erakundeekin tailerrak, kontzertuak, ginkanak eta elkarrizketak egingo dira ostiral honetan, urriak 11, Nafarroako boluntarioen lehen jaian. Baluarteko erakusketa aretoan egingo da, ‘Batzen gaituen pultsua’ lelopean. Maria Jose Leozek jasoko duen Boluntarioari Lehen Saria emateak irekiko du jardunaldiaren programa. 3.000 metro koadroko erakusketa-gunea izango du, 56 erakusketari jarriko dira eta 38 jarduera egingo dira haur eta helduentzat.