Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareak erakusketak, hitzaldiak eta emakume narratzaileen gala bat eskainiko ditu M8 ospatzeko

2024ko martxoaren 4, astelehena

Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareak bat egin du Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta Nafarroako Gobernuak sustatutako ekitaldiekin. Era horretan, jarduera ugari antolatu ditu, eta
tartean aipatzekoak dira erakusketak, liburuen aurkezpenak eta emakume narratzaileen azken gala bat, ostiral honetan Nafarroako Liburutegian egingo dena. Halaber, emakumeek berdintasunaren alde egiten duten borrokarekin loturiko liburuak, pelikulak eta bestelako dokumentuak mailegatzeko aukera emango da, aukeratutako funts horiekin espazio batzuk antolatu baitira liburutegi ezberdinetan. 

Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareak erakusketak, hitzaldiak eta emakume narratzaileen gala bat eskainiko ditu M8 ospatzeko
International Volunteer Year 2026