Nafarroako Gobernuak udalerrietan eguneko zentro berriak eraikitzea bultzatzen jarraitzen du, eta beste laguntza-deialdi bat abiarazi du

2026ko otsailaren 18, asteazkena

Nafarroako Gobernuak dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du, 2026an zehar adinekoak eta/edo ezinduak artatzeko eguneko zentroak eraikitzeko. Deialdia, 700.000 eurokoa, atzo argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta obrak idazteko proiektu teknikoak, eguneko zentro berrien eraikuntza edo eguneko zentroak martxan jartzeko amaitu gabeko obren amaiera finantzatu nahi duten toki entitateei zuzenduta dago.

 Nafarroako Gobernuak udalerrietan eguneko zentro berriak eraikitzea bultzatzen jarraitzen du, eta beste laguntza-deialdi bat abiarazi du
International Volunteer Year 2026