Nafarroak eta Estatuak LGTBI+ pertsonei emandako arreta indartu dute, informazio eta arreta integralerako telefono-zerbitzuak koordinatuta. Hain zuen ere, Berdintasun Ministerioak LGTBI eskubideen arloan arretarako ematen duen 028 Ostadarra telefonoa da bat eta Nafarroako Gobernuko Kattalingune zerbitzuak 948 229 149 telefonoaren bidez arreta sozial, psikologiko eta juridikorako ematen duen zerbitzua bestea.