Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialeko, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak garapenerako lankidetzara bideratutako aurrekontua 18 milioi euro ingurura igo zuen 2023an, hau da, %16,4ko igoera 2022arekin alderatuta. Laguntza horien erdia inguru osasunaren eta genero-berdintasunaren alorrak hobetzera bideratu ziren.