Maeztu kontseilariak adierazi duenez, adingabeak babesteko sistemak funtzionatzen du, eta kasu gehienak gizarteratzean, laneratzean eta bizitza autonomoko proiektuetan amaitzen dira

2025ko azaroaren 11, asteartea

Carmen Maeztu Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak, Inés Francés Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako (ANADP) zuzendari kudeatzaileak eta Amalia Cuartero Haur, Nerabe eta Familiako zuzendariordeak Nafarroako adingabeen babes sistemak nola funtzionatzen duen eta zenbat arreta eta plaza dauden aurkeztu dute. Hala egin dute, datorren azaroaren 20an ospatuko den Haurren Nazioarteko Egunaren harira Nafarroako Jauregian egin den prentsaurreko batean. Informazio-ekitaldi horretan, Nafarroako Gobernuaren tutoretzapean dauden eta lekukotza eman duten hiru mutilek eta neska batek parte hartu dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileak dira.

Maeztu kontseilariak adierazi duenez, adingabeak babesteko sistemak funtzionatzen du, eta kasu gehienak gizarteratzean, laneratzean eta bizitza autonomoko proiektuetan amaitzen dira