Maeztu kontseilaria Ruandan izan da Nembako Ospitalearen 50 urteurreneko ekitaldietan, Nafarroako lehen lankidetza-proiektuan

2024ko abenduaren 3, asteartea

Nafarroaren 2024ko Eguna ere ospatu da Ruandan. Nembako Ospitaleak abenduaren 3a hautatu du 50. Urteurrena ospatzeko; izan ere, Nafarroako elkartasunak lotura garrantzitsua izan du osasun-zentro horren eraikuntzan nahiz garapenean eta mantentze-lanetan 1974an inauguratu zenetik. Duela 50 urte, Nafarroako lankidetzak ospitale bat eraikitzea bultzatu zuen Wakenkeko barrutian, Kigalitik (herrialdearen hiriburua) ipar-mendebaldera, 75 kilometrora.

Maeztu kontseilaria Ruandan izan da Nembako Ospitalearen 50 urteurreneko ekitaldietan, Nafarroako lehen lankidetza-proiektuan