13 eta 15 urte bitarteko gazteek osatutako Bigarren Hezkuntzako zazpi klasek ‘Klimaren alde ekin!' egitasmoan parte hartuko dute ikasturte honetan beren eskola-curriculumean, ezagutzak eskuratzeko, buloak neutralizatzeko, norberaren emozioak ulertzeko eta klima-aldaketari aurre egiteko. Nafarroako Klima Aldaketaren Bulegoak eta Iruñeko Udaleko Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuak Nafarroako hiriburuko Iturrama BHI eta Mendabiako IESO Joaquín Romera institutuei lagunduko diete sentsibilizatzeaz gain, mobilizatu ere egin nahi duen ekimen pilotu bat garatzen. Programa berria bi erakunde publikoen arteko hitzarmenaren bidez egiten da, eta gaztelaniaz eta euskaraz eskaintzen da.
Iturri: navarra.es