Foru Gobernuak 445.000 euroko dirulaguntza eman du Nafarroa Ezagutu Sareko espazio eta ibilbideen lurralde-garapen iraunkorreko proiektuetarako

2024ko azaroaren 26, asteartea

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez, 445.775 euroko laguntzak esleitu ditu Nafarroa Ezagutu Sarea osatzen duten espazio eta ibilbideen lurralde-garapen iraunkorrera bideratutako proiektuetarako, gaur arratsaldean elkarteak Gongora Jauregian (Aranguren) egindako batzarrean jakitera eman duenez. Laguntza horiek 2024an eta 2025ean aplikatuko dira, eta toki erakundeentzat eta gune horiek kudeatzeaz arduratzen diren irabazi asmorik gabeko elkarteentzat dira.

Foru Gobernuak 445.000 euroko dirulaguntza eman du Nafarroa Ezagutu Sareko espazio eta ibilbideen lurralde-garapen iraunkorreko proiektuetarako