Eskubide Sozialetako Departamentuak eta ONCEk hitzarmena sinatu dute ikusmen-defizita duten 3 urte arteko adingabeei arreta emateko

2024ko maiatzaren 16, osteguna

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak lankidetza-hitzarmen bat sinatu berri du ONCErekin, erakunde horrekin koordinatzeko Arreta Goiztiarreko Zerbitzuak garapenean nahasmendua duten edo hori jasateko arriskua duten adingabeei eskaintzen dizkien jarduerak, zein ikusmen-defizitak edo ikusmen-urritasunaren zantzuak atzemateko egiten duen lana. 

Eskubide Sozialetako Departamentuak eta ONCEk hitzarmena sinatu dute ikusmen-defizita duten 3 urte arteko adingabeei arreta emateko