Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak 437.139 euro bideratu ditu aurten “Hogar Zoe” zentroaren Susperraldirako Programa finantzatzeko. Programa hori asistentzia-baliabide bakarra da Nafarroan, eta premia soziosanitario anitzak dituzten 18 eta 65 urte bitarteko gaixoak artatzen ditu, gizarte-bazterkeriako egoeran daudenak eta etxerik ez dutenak.