Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakariak gaur ziurtatu duenez, "Nafarroa laguntzen ari da, eta hala egiten jarraituko du", joan den astean Valentziako eta Gaztela Mantxako autonomia erkidegoetan izandako kalteak arintzeko. Nafarroako Parlamentuan egindako agerraldi batean egin du hori, eta, bertan, “Gobernuaren doluminak” berretsi dizkie uholdeek eragindako 200 biktima baino gehiagoren familiei, eta eskerrak eman dizkie “profesional eta boluntario guztiei eta Nafarroako gizarteari oro har” laguntzeko duten gaitasunagatik eta prestutasunagatik.