Landa-eremuko babes komunitarioa protagonista izango da datorren astean Nafarroan, nazioz gaindiko konferentzia bati esker. Hain zuzen ere, urriaren 28an eta 29an egingo da Tuteran eta Iruñean, hurrenez hurren. Konferentzia Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak antolatu du Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, eta Europa osoko ehun bat gonbidatu bilduko dira gai horretan dituzten esperientzien eta jardunbide egokien berri emateko.