Pribatutasun atala

1. Datuen babesaren gaineko informazio gehigarria:

Datuen babesaren gaineko informazio gehigarria, datuen tratamenduaren jardueran, bete beharrez Datuak Babesteko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorra eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

2. Tratamendua: 

“Nafarroa, Orotan Lagun” web-orria.

3.  Arduraduna:

Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua - Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia. Karlos III.aren etorbidea 2. 31002 Iruña (Nafarroa). Helbide elektronikoa: direcciongeneralpresidencia@navarra.es

4.  Tratamenduaren xedea:

“Nafarroa, Orotan Lagun” webgunean badira zenbait imprimaki datuak biltzeko; horietako bakoitzak xede zehatz bat du:

  • Harremanetarako inprimakia: haren xedea da interesdunak egindako informazio eskaerari erantzutea.
  • Boluntario-kontua sortzeko inprimakia: haren xedea da boluntarioari plataforman alta emateko behar den informazioa biltzea.
  • Entitate-kontua sortzeko formularioa: haren xedea da entitateari plataforman alta emateko behar den informazioa biltzea.

Datu pertsonaletan gertatutako edozein aldaketaren berri eman beharko du titularrak. Titularra da, halaber, emandako datuak egiazkoak eta zehatzak izatearen erantzule.

Datuak zein xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta xede horren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

5.  Tratamenduaren legitimazioa:

Datuen tratamendua legitimatzen du gizartean boluntariotza-jarduketak sustatu eta erraztearen interes publikoak, Nafarroako Boluntariotzari buruzko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legeak aitortutako ezagutzatik eta printzipioetatik abiatuz.

6.  Hartzaileak:

Ez zaizkie datuak hirugarrenei lagako, salbu legezko betebeharra badago. Ez dago aurreikusita datuen nazioarteko transferentziarik.

7.  Eskubideak:

Izapide honetan erabil ditzakezu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko edo aurka egiteko eskubideak.

Halaber, Datuak Babesteko Ordezko Unitatean edo Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan erreklamazioa aurkezteko eskubidea duzu.

8.  Merkatzaritzako komunikazioak, bitarteko elektronikoen bidez:

Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuak - Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak jakinarazten dizu betetzen duela Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea, eta ez duela spamik igortzen; horregatik, baimena eskatuko dizu, aldiro, zure posta elektronikoa edo sakelako telefonoa merkataritzako helburuekin tratatzeko.

9.  Pribatutasun-politika eguneratzea:

Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuak - Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak eskubidea du bere pribatutasun-politika edo zerbitzuen erabilera-baldintzak aldatzeko, indarrean dagoen legedira egokitzeko arrazoiak edo beste arrazoi batzuk direla-eta. Horregatik, webgune honen erabiltzaileei gomendatzen zaie gune hau aldian behin berrikus dezatela; izan ere, erabiltzaileak webgunea erabiliz gero, ulertuko da une horretan indarrean dagoen pribatutasun-politika edo erabilera-baldintzak onartzen dituela.
Jasotako datu pertsonalen erabateko konfidentzialtasuna eta pribatutasuna bermatzen da, eta, horregatik, segurtasun-neurriak hartu dira, datuak aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe eskuratzea saihesteko eta, horrela, datu horien osotasuna, eskuragarritasuna eta segurtasuna bermatzeko.

Hala ere, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua - Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia ez da izanen datu pertsonalen inguruan sortzen diren gorabeheren erantzule, gorabehera horiek sortzen badira sistemen aurkako eraso baten ondorioz, edo haietan baimenik gabe sartzeagatik, eta betiere ezinezkoa bada horiek detektatzea edo eragoztea, egungo teknologiak ahalbidetzen dituen neurriak hartu arren.

 


Azken eguneratzea 2023ko apirilaren 4an