ZURE BOLUNTARIOTZAREN ERAGINA:
Gizartea eraldatzen laguntzea, Balioen Gurpila proiektuarekin lankidetzan; proiektu parte-hartzaile honek hezkuntza eraldatzailea eta artea lotzen ditu, errealitatearen kontzientzia eta ikuspegi kritikoa sortzeko helburuarekin. Talde-tailerren bidez, pertsonek balioak, jarrerak eta portaerak aldatzeko prozesu batean ikasten eta parte hartzen dute, komunitatean edo auzoan konpromiso sozial batekin gauzatzen dena.
FUNTZIO NAGUSIAK:
Balioen Gurpila proiektuaren Talde Eragilean parte hartzea: • Proiektuko jarduerak antolatzea eta haietan laguntzea. • Tailerretan parte hartuko duten pertsonei eta taldeari laguntzea. • Iruñeko Alde Zaharreko erakunde laguntzaileekin koordinatzea.
MODALITATEA:
Hileroko zuzeneko bilerak, urritik ekainera, eta tailerretako egunetan parte hartzea, baita Alde Zaharreko Eguneko aurkezpenean ere.
PROFILA:
Pertsona ipurtarina, sortzailea, mundua aldatzeko gogoz dagoena Gizarte eta komunikazio-trebetasunak dituena. Lankidetzan eta sarean lan egiteko gaitasunarekin. SETEMen (Giza Eskubideak, Bidezko Merkataritza, Arropa Garbiaren Kanpaina, Kontsumo Kritikoa, Arduratsua eta Eraldatzailea) lan-esparruak ezagutzen dituena edo ezagutzeko interesa izatea. Taldeak errazten esperientzia edo ezagutza izatea baloratzen da.
ZER ESKAINTZEN DIZUGU:
Hezkuntza Eraldatzailearen sustapenaren bitartez, mundu hobe batekiko zure sentsibilitatea garatzeko espazio bat. Zure komunikazio eta antolaketa-gaitasunak, adierazpen artistikoa, baikortasuna eta gogoa, pentsamendu kritikoa, ekimena eta autonomia, taldeen dinamizazioa, talde-lana … hobetzea.