Saskibaloiaren balioak: CB Mendillorriko haur eta gazte taldeei laguntza eta entrenamendua. Boluntariotza

Kirola

 
 
MENDILLORRI SASKIBALOI KLUBA boluntario bila dabil bere haur eta nerabeen taldeen entrenatzaile lanak egiteko.

Parte-hartzea irailetik ekainera bitartean izango da. Konpromisoa astean gutxienez bost ordukoa da (ordu eta erdiko entrenamenduko hiru egun eta txapelketetako denboraldian partitua, larunbat goizean izan ohi dena).

Zertan datza programa?

Taldeak askotarikoak dira adinari, kulturari eta ezaugarri sozioekonomikoei dagokienez. Horregatik, programa hau ez da kirol arlokoa bakarrik, gizarte- eta hezkuntza-arlokoa ere bada. Helburua ez da soilik entrenatzea eta kirol-prestakuntza teknikoan laguntzea, baita taldeari laguntzea ere, saskibaloiak ematen dituen balio integratzaileak eta garapen pertsonalekoak indartuz.

Boluntariotza kirolaren, haurren eta gazteen eta gizarte-balioen aldeko bokazioa duen talde baten lanaz eta ahalegin desinteresatuaz elikatuko den klub batean integratuko da. Programa honetan parte hartzea erabakitzen dutenak klubean hartuko dira eta arduradunen laguntza, jarraipena eta orientazioa izango dute.

Informazio praktikoa

Erakundearen informazioa


Zerrendara itzuli
International Volunteer Year 2026