Ekintza 12-16 urte bitarteko entzumen-desgaitasuna duten gazteentzako aisialdi-jarduera egitea litzateke. Jarduerak beren interesetan oinarrituko lirateke: bolera, zinema, etab. Ekintzak boluntarioen eta jarduerara joaten diren gazteen artean arautu ahal izango lirateke. Gainera, erakundeko profesionalak beti egongo dira prest egin beharreko jarduera motak gidatzeko, beharrezkoa izanez gero. Ordutegia aldatu egin daiteke egindako jarduera motaren arabera (gutxi gorabehera ordu erdiko aldaketa). Ekitaldia larumbatetan izango da, 17:00-20:00 bitartean eta hamabostean behin.
Boluntarioak taldea kohesionatzeko eta harreman sozialak errazteko ingurune bat sortzeko eginkizuna izango luke.
Boluntarioaren jardueraren gastuak erakundearen kontura izango dira.