Giza Eskubideen inguruko saioak bigarren hezkuntzako ikasleekin

Giza Eskubideen inguruko saioak bigarren hezkuntzako ikasleekin

Hezkuntza

DBHko 2. mailako ikasleekin saioak prestatu eta emateko boluntarioen bila gabiltza. Saioen helburua Giza Eskubideen gaia gazteengana hurbiltzea da. Jadanik badugu baliabide didaktikoa, mahai-joko barne duena, baina saioak jende gehiagorekin prestatu nahi ditugu, ideia eta dinamika berriekin osatzeko.

Baliabidea eta jokoa hemen ikus dezakezu: https://mugarikgabenafarroa.org/recursos-didacticos/

Boluntarioen taldea koordinatzeko eta ikasleekin saioak dinamizatzeko pertsona bat egonen da, beraz, momentu oro lagunduta egonen zara eta nahi eta ahal duzun neurrian parte har dezakezu. Ikasleekin saioak martxoaren 27-31eko astean izanen dira, eta aurretik saioak prestatzeko bileren datak boluntarioekin adostuko dira.

Ez da esperientziarik behar, interesa eta gogoa baino ez. Saioak D ereduko ikasleekin izanen dira, beraz, euskaldunak behar ditugu.

Animatuko zara?

Informazio praktikoa

Garapen Jasangarriaren Helburuak

4. Kalitatezko hezkuntza

Erakundearen informazioa


Zerrendara itzuli