Urtero, SETEMek saltoki bat izaten du Gazteluko Plazako Gabonetako Azokan, bidezko merkataritza ikusarazteko. Saltoki honen helburua da, alde batetik, Eguberrietan bidezko merkataritzako produktuak eskaintzea, baina, batez ere, bidezko merkataritza ezagutaraztea eta ikusaraztea, kontsumo arduratsu eta kritikoaren alternatiba gisa.
Zoritxarrez, bidezko merkataritzako produktuen eskari-maila oraindik ez da nahikoa saltoki hau merkataritza tradizional gisa eskaini ahal izateko, eta, beraz, ezin dugu langilerik eduki azoka osoan zehar. Hala ere, SETEMeko boluntarioen taldeak oso garrantzitsutzat jotzen du azokaren presentzia, egunerokoan gutxi ikusten den kontzeptu bat hurbiltzen baitu jendearengana; horregatik, txandaka jarraitzen dugu egunero aurrera egiteko.
Lagundu nahi badiguzu eta azokan txandaren bat bete nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan! Jendea ezagutuko duzu eta kontsumo arduratsuari eta bidezko merkataritzari buruz ikasiko duzu. Beti binaka saltokian gaude, esperientziarik ez duten pertsonak lagun senti daitezen eta elkarri lagundu diezaiogun.