Boluntarioak behar ditugu aisialdiko jardueretan laguntzeko!
Zure denbora partekatu eta larunbat arratsaldeak beste pertsona batzuentzat bereziak izatea gustatuko litzaizuke?
Boluntario konprometituak eta ondo pasatzeko gogoa dutenak bilatzen ditugu, desgaitasun intelektuala duten gazteei eta/edo helduei aisialdiko jardueretan laguntzeko. Zure lana haien beharretan laguntzea izango da, ingurune inklusibo eta dibertigarri batean parte hartzea eta gozatzea sustatuz.
🕒Noiz: Larunbat arratsaldetan
🤝 Zer eskaintzen dugu: Prestakuntza, akonpainamendua, boluntariotza asegurua eta, batez ere, esperientzia aberasgarria eta une onez betea!
Anima zaitez! Primeran pasatuko duzue eta alde handia egingo duzu haien bizitzan.