Hezkuntza eraldatzailea, aldaketarako tresna gisa artea eta gazteekin lan egitea interesatzen zaizu? Batu zaitez boluntario gisa hezkuntza eta sormen prozesuak uztartzen dituen proiektu berritzaile honetara. Herritartasun Globalaren hezkuntza eta sormenaren arteko konbinazioan oinarrituta, hezkuntza- eta sormen-tailerretan dinamizazio lanetan arituko zara talde teknikoarekin batera, gazteei zuzenduta. Pentsamendu kritikoa, arazo globalen inguruko gogoeta eta adierazpen artistikoa sustatuko dituzu.
Boluntariotzaren ardura nagusiak:
- Saioetarako material didaktiko eta artistikoen prestaketan laguntzea.
-Gazteei laguntzea tailerren durantean, giro parte-hartzaile eta inklusiboa sustatuz.
-Jarduera sortzaileen dinamizazioan laguntzea (collagea, ilustrazioa, pintura, eta abar).
-Saioen dokumentazio ikus-entzunezkoan laguntzea.
-Parte-hartzaileei laguntzea lanak erregistratzen diren plataforma digital partekatuaren erabileran.
- Hezkuntza-taldearekin koordinazio bileratxoetan parte hartzea.
Nahi den profila:
- Hezkuntza eraldatzailea, justizia soziala eta sormenarekiko interesa izatea.
- Gazteekin edo hezkuntza/arte testuinguruetan jardueretan aritzeko interesa izatea.
- Jarrera proaktiboa, arduratsua eta errespetuzkoa izatea.
- Hezkuntza, artea, giza eskubideak, jasangarritasuna edo komunikazioa bezalako arloetan prestakuntza edo interesa izatea baloratuko da.
Eskaintzen dugu:
- Parte-hartze ziurtagiria eta gomendio-gutuna.
- Herritartasun Globalari eta metodologia parte-hartzaileei buruzko aurretiko prestakuntza.
- Talde teknikoaren etengabeko laguntza.
- Eragin sozial erreala duen proiektu batean laguntzeko aukera.
Informazio garrantzitsua: EZ DA TAILERRAK EMATEKO, baizik eta taldeari laguntzeko, materialekin laguntzeko, parte-hartzea sustatzeko eta saioak dokumentatzeko.
3 TALDE DAUDE (IRUÑEA, LIZARRA, UHARTE) — BATU ZURETZAT EGOKIENA DEN TALDERA.