Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko Legean ezarritakoari jarraituz, www.navarramasvoluntaria.navarra.es webgunearen (aurreratzean WEBGUNEA) erabiltzaileei jakinarazten zaie honako hauek direla webgune horren jabe den erakundearen datuak:
Gune honetan, erabiltzaileek eskura izanen dute beren eta webgunearen arduradunaren arteko harremanen legezko baldintzei eta terminoei buruzko informazio guztia (Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua - Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia da webgunearen arduraduna). Erabiltzaile zaren aldetik, garrantzitsua da termino horiek ezagutzea nabigatzen jarraitu aurretik.
Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuak - Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak, webgunearen arduraduna den aldetik, bere gain hartzen ditu erabiltzaileen informazioa berme guztiekin prozesatzeko konpromisoa eta datu pertsonalak bildu eta erabiltzea arautzen duten estatuko eta Europako baldintzak betetzeko konpromisoa.
WEBGUNEAk, beraz, zorrotz betetzen du Datuen Babesari buruzko 2016/679 (EB) Erregelamendua eta Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea.
Baldintza orokor hauek arautzen dute WEBGUNEko orrien erabilera (sartze hutsa barne), baita bertan eskaintzen diren eduki eta zerbitzuen erabilera ere. WEBGUNEra sartzen den pertsona orok onartzen du beteko dituela une bakoitzean indarrean dauden baldintza orokorrak.
Irakur ezazu Pribatutasun-politika
Erabiltzaileak informazioa jaso du eta onartzen du ezen webgunea erabiltzeak ez dakarrela Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuarekin inolako merkataritza-harremanik hastea. Horrela, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du WEBGUNEA, haren zerbitzuak eta edukiak erabiltzeko, indarreko legedia, fede ona eta ordena publikoa urratu gabe.
Debekatuta dago WEBGUNEA erabiltzea legez kontrako helburuetarako edo helburu kaltegarrietarako, edo, edozein modutan, haren funtzionamendu normala kaltetu edo eragotzi dezaketen helburuetarako. Edukiei dagokienez, debekatuta dago:
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea erabiltzeko halako gisan non ez baititu kaltetuko hirugarrenen irudia, interesak eta eskubideak, ez eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuarenak - Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiarenak ere, eta ez baitu webgunea kaltetuko, baliogabetuko edo gainkargatuko, ezta webgunearen erabilera normala eragotziko ere.
Hala ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko sistema informatikoen segurtasun-neurriak ez direla guztiz fidagarriak, eta, beraz, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuak - Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak ezin duela bermatu ez dela egonen birusik edo bestelako elementurik, erabiltzailearen sistema informatikoetan edo haien dokumentu elektronikoetan eta fitxategietan aldaketak eragin ditzakeenik.
Gerta daiteke datu-baseetan gordetzea erabiltzaileak Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuari - Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiari emandako datu pertsonalak. Datu-base horiek automatizatuak izan daitezke edo ez, eta titular bakarra Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua - Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia izanen da, zeinak behar diren neurri tekniko guztiak, antolakuntzakoak nahiz segurtasunekoak hartuko baititu, bermatzeko datu-baseetan bildutako informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta kalitatea, bat etorriz datuak babesteko araudi indardunean ezarritakoarekin.
Kanal seguru baten bidez eginen dira erabiltzaileen eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren - Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiaren arteko komunikazio guztiak, eta transmitituriko datuak zifratuko dira HTTPS protokoloen bidez. Beraz, segurtasun-baldintza onenak bermatzen ditugu, erabiltzaileen konfidentzialtasuna bermatzearren.
Erabiltzaileak erreklamazioak egin ahal izanen ditu posta elektroniko bat bidaliz navarramasvoluntaria@navarra.es helbidera, bere izen-abizenak eta erreklamazioaren arrazoiak adierazita.
Interesekoa izanen delakoan, aditzera ematen dizugu Europako Batzordeak auziak ebazteko duen plataforma ere erabil dezakezula erreklamazioak aurkezteko. Hemen dago eskuragarri.
Jabetza Intelektualari buruzko Legean xedatutakoaren arabera, berariaz debekatuta dago webguneko eduki guztiak edo batzuk erreproduzitzea, banatzea eta publikoki komunikatzea, edukiak eskura jartzeko modalitatea barne, merkataritza-helburuekin, edozein euskarritan eta edozein bitarteko teknikoren bidez, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren baimenik gabe. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren - Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiaren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak errespetatzeko.
Erabiltzaileak badaki eta onartzen du WEBGUNE osoa –testua, sofwarea, edukiak (horien egitura, hautaketa, antolamendua eta aurkezpena barne), podcast-a, argazkiak, ikus-entzunezko materiala eta grafikoak, besteak beste– babesten dutela markek, egile-eskubideek eta beste eskubide legitimo batzuek, bat etorriz Espainia partaide den nazioarteko itunekin eta Espainiako beste jabetza-eskubide eta lege batzuekin.
Norbaitek uste badu jabetza intelektualeko bere eskubide legitimoak urratu direla webgunean eduki jakin bat sartu delako, horren berri eman beharko dio Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuari - Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiari.
WEBGUNEAk hirugarrenen jabetzakoak diren beste webgune eta eduki batzuetarako estekak eskaintzen ditu:
Estekek helburu bakarra dute; hain zuzen ere, erabiltzaileari esteka horietan sartzeko aukera ematea.
Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuak - Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak ez du inolako erantzukizunik izanen kanpoko esteketara sartzeak erabiltzailearengan izan ditzakeen ondorioen gainean.
Erabiltzaileak edozein gailu tekniko ezarri nahi badu bere webgunetik webgune honetara lotzeko, webgune honen aldez aurreko idatzizko baimena lortu beharko du. Kanpoko esteka bat ezartzeak ez du esan nahi inolako harremanik dagoenik Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren - Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiaren eta estekatutako webgunearen jabearen artean, ezta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuak - Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak onartzen dituenik ere haren edukiak edo zerbitzuak.
Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuak - Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak ez du inolako bermerik ematen ez erantzukizunik hartzen honako hauen ondorio izan daitezkeen kalte-galerengatik:
Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren eta Nafarroako auzitegien mende daude, oro har, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren - Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiaren eta webguneko zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanak.
Zalantzarik baduzu lege-baldintza hauei buruz, edo webguneari buruzko iruzkinen bat egin nahi baduzu, idatzi mesedez honako helbide honetara: navarramasvoluntaria@navarra.es
Azken eguneratzea 2023ko apirilaren 4an