Nafarroako Gazteriaren Institutuak 2024ko Gazteria Sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea ireki du irailaren 5era arte. Aitorpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko gazteen partaidetza soziala, autonomia eta bizi-kalitatea sustatzen duten pertsona, elkarte eta erakundeen ibilbideak eta lanak nabarmendu nahi dira, Pertsona Gaztea, Partaidetza soziala eta Erakunde edo Entitatea modalitateen bidez.