Zahartze osasungarria sustatzeko programa komunitarioetarako diru-laguntzak

2025ko urtarrilaren 24, ostirala

Deialdian boluntarioak eta begiraleak prestatu eta eguneratzen dira: programa bakoitzeko gehienez 500 euro emango dira.
Balorazio-irizpideetan, boluntarioen parte-hartzea hartzen da kontuan.

Balorazio-irizpideetan, boluntarioen parte-hartzea hartzen da kontuan. Boluntarioak egotea ebaluazio-irizpide bat da, eta erakundeak programa gauzatzeko duen egokitasuna zehazten du.

33E/2024 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, fundazioei, gizarte ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei dirulaguntzak emateko, herritarren zahartze osasuntsua sustatzeko programa komunitarioak egiteko 2024ko abenduaren 1etik 2025eko azaroaren 30era arte. DDBN identifikazioa: 796496.

 

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezartzen da Nafarroako aurrekontu orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen araubide juridiko orokorra. Arau horrek xedatzen du ezen, dirulaguntzak eman baino lehen, organo eskudunak oinarri arautzaileak ezarriko dituela, eta horiek argitaratu beharko direla, dirulaguntza jasotzeko moduan daudenek eskuratzeko aukera izan dezaten.

Aipatu Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legean ezarritakoarekin bat, dirulaguntza deialdi honen xedea da fundazioek, gizarte ekimeneko kooperatibek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek, herritarren parte-hartzearekin, zahartze osasuntsua sustatzeko programa komunitarioak garatzea, bat etorriz Osasun Departamentuak politika sanitarioaren esparru orokorrean sustatzen dituen irizpideekin, bereziki, ekintza horien xedea bada Osasun Plan indardunean, 2022-2025 Nafarroako Osasun Publikoaren Planean eta Zahartze Aktibo eta Osasuntsurako Estrategian aipatzen diren helburuak betetzea, eta bat badatoz Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (aurrerantzean, NOPLOI) bizimoduei buruz ematen dituen gomendioekin.

Espedienteko txosten tekniko eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, dirulaguntzen deialdia egokia eta interes publikokoa dela eta deialdia eta oinarri arautzaileak legearen araberakoak direla.

Azaldutakoarekin bat, NOPLOIren Estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 248/2023 Foru Dekretuaren 10.g) artikuluak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea deialdi bat, fundazioei, gizarte ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei dirulaguntzak emateko, herritarren zahartze osasuntsua sustatzeko programa komunitarioak egiteko 2024ko abenduaren 1etik 2025eko azaroaren 30era arte, bai eta haren oinarri arautzaileak ere, ebazpen honen 1., 2. eta 3. eranskinetan azaldutakoarekin bat.

2. Ebazpen honetatik sorturiko konpromisoei erantzuteko, 135.000 euroko gastua baimentzea, 2024ko gastuen aurrekontuko "Zahartze aktibo eta osasuntsua sustatzeko programa komunitarioetarako dirulaguntzak" izeneko 520001-51200-4819-313907 partidaren baliokidea izateko 2025eko aurrekontuetan gaitzen den partidaren kargura, kreditu egokia baldin badago.

Orobat, 200.000 euroko zenbateko gehigarria finkatzen da gehienez. Zenbateko hori dirulaguntzei aplikatzeko, ez da beste deialdi bat egin beharko. Zenbateko hori eraginkorra izan dadin, kreditu gehigarria baimendu beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluan aurreikusitako inguruabarren bat gertatzeagatik. Gastu gehikuntza eginez gero, dirulaguntzak emateko ebazpenaren aurretik baimendu eta jakitera eman beharko da, eta ez du ekarriko eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ez eta laguntzak emateko ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea berriz zenbatzen hastea ere.

3. Ebazpena eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio bidea, eta gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da haren aurka, Osasuneko zuzendari nagusiari zuzenduta. Hilabeteko epea izanen da horretarako, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

5. Ebazpen hau igortzea NOPLOIko Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Atalera eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Osasun Zuzendaritza Nagusira, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Osasun Departamentuan Ekonomia eta Ogasun Departamentuak duen Kontu-hartzailetza Delegatura eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)

Zahartze osasungarria sustatzeko programa komunitarioetarako diru-laguntzak