Toki-erakundeentzako diru-laguntzak, kontziliazio pertsonala, familiakoa eta lanekoa sustatzen duten proiektuak garatzeko

2025ko martxoaren 18, asteartea

Boluntarioek proiektu honetan parte hartzea proiektua baloratzeko irizpide bat da.

18/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 6koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdi bat, 2025. urtean bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egitea sustatzen duten proiektuak gara ditzaten. DDBN identifikazioa: 809402.

 

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak dituen eginkizun eta helburuen artean honako hau dago, besteak beste: familiari zuzendutako programak sustatzea, koordinatzea, kudeatzea eta haien jarraipena egitea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezartzen du Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzei aplikatzen ahal zaien araubide juridiko orokorra, onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko helburua duten kasuetarako. Arau horren 17.  artikuluak dirulaguntzak emateko prozedurak ezartzen ditu, eta bertan adierazten da ohiko prozedura norgehiagoka bidezkoa izanen dela.

Bestalde, hala xedatzen baitu Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legeak, balorazioa egiteari begira, berdintasuneko klausulak txertatuko dira dirulaguntzen oinarri arautzaileetan, baita beste klausula batzuk ere eragozteko laguntza publikoak ematea sexua edo generoa dela-eta lan jardunbide baztertzaileak izateagatik edo onartzeagatik zehapena edo zigorra jaso duten entitate eskatzaileei.

Ikusirik espedienteko txosten tekniko eta juridikoak, adierazten dutenak egokia eta interes publikokoa dela deialdi hau onestea eta deialdia eta oinarri arautzaileak legezkoak direla, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Kontu-hartzailetza Delegatuaren oniritzia izanik, proposatu da deialdi hau onestea.

Horrenbestez, erabiliz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdi bat onestea, 2025. urtean bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egitea sustatzen duten proiektuak gara ditzaten, baita haren oinarriak ere, foru agindu honen I. eranskinean jaso direnak.

2. 250.000 euroko gastua baimentzea 2025eko gastu aurrekontuko "Toki entitateentzako dirulaguntza, kontziliazio programetarako" izeneko 920006 93300 4609 231500 partidaren kargura.

3. Eskaera guztiei erantzuteko aurrekontu nahikorik ez badago, baimendutako gastua handitzen ahalko da, gehienez 100.000 euro gehituz, dagokion aurrekontu gehikuntzaren bidez. Zenbateko hori erabili ahal izateko, kreditu gehigarria baimendu beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluan adierazten diren egoeraren bat gertatzen delako. Gastu gehigarriaren igoera baimendu eta argitaratzeak ez dakar eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ezta ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hastea ere.

4. Foru agindu hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzara, Familien Atalera, Aurrekontuen Kudeaketarako Ataleko Kontabilitate Zentrora eta departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora, baita Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Deialdi honen aurka, toki entitateek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)

Toki-erakundeentzako diru-laguntzak, kontziliazio pertsonala, familiakoa eta lanekoa sustatzen duten proiektuak garatzeko