Sustraiak-Raíces, kultur entitateentzako laguntzak kultur ondare immaterialeko proiektuak egiteko

2026ko martxoaren 13, ostirala

Aurrekontuari dagokionez, proiektuaren aurrekontu osoa aurkeztu beharko da, eta bertan argi geldituko da entitateak dituen baliabide ekonomikoak (diru-sarrerak eta gastuak), giza baliabideak (bazkideak, boluntarioak, kontratatzen diren langileak) eta baliabide materialak (azpiegiturak) koherenteak direla proiektuari aurre egiteko.

9E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 11koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, "Sustraiak-Raíces, kultur entitateentzako laguntzak kultur ondare immaterialeko proiektuak egiteko" izeneko dirulaguntzaren 2026ko deialdia onesten duena. DDBN kodea: 887012.

Museoen Atalak txosten bat aurkeztu du, proposatzen duena ondoren datorren guztia onestea: "Kultur entitateentzako dirulaguntzak kultur ondare immaterialeko proiektuak egiteko, 2026. Sustraiak-Raíces" deialdia, deialdia arautzen duten oinarri arautzaileak, 60.000 euroko gastua, eta foru agindu hau eta bere eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Horretarako, kontuan hartzen du aipatutako gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen baldintzak eta betebeharrak betetzen direla, eta espedientean dagoela kontu-hartzailetza delegatuaren adostasuna.

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea "Sustraiak-Raíces, kultur entitateentzako laguntzak kultur ondare immaterialeko proiektuak egiteko" izeneko dirulaguntzaren 2026ko deialdia. Deialdiaren oinarriak foru agindu honen eranskinean ageri dira.

2. Onestea deialdiaren oinarri arautzaileak, foru agindu honen eranskinean jaso direnak.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontu-kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, kontuan hartuta zenbat eskaera jasotzen diren:

 
Ikus taula osoa

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20003-A2300-4816-333103: Sustraiak-Raices: kultur entitateentzako dirulaguntzak kultur ondare immaterialeko proiektuak egiteko

2026

60.000.00

 

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

6. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea foru agindu honen aurka, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)

Sustraiak-Raíces, kultur entitateentzako laguntzak kultur ondare immaterialeko proiektuak egiteko
International Volunteer Year 2026