Aurrekontuari dagokionez, proiektuaren aurrekontu osoa aurkeztu beharko da, eta bertan argi geldituko da entitateak dituen baliabide ekonomikoak (diru-sarrerak eta gastuak), giza baliabideak (bazkideak, boluntarioak, kontratatzen diren langileak) eta baliabide materialak (azpiegiturak) koherenteak direla proiektuari aurre egiteko.
9E/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 15ekoa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, "Sustraiak-Raíces, kultur entitateentzako laguntzak kultur ondare immaterialeko proiektuak egiteko" izeneko dirulaguntzaren 2025eko deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 815138.
Museoen Atalak txosten bat aurkeztu du, non proposatzen baita hau guztia onestea: "Sustraiak-Raíces, kultur entitateentzako laguntzak kultur ondare immaterialeko proiektuak egiteko" izeneko dirulaguntzaren 2025eko deialdia", deialdi hori arautzen duten oinarri arautzaileak, 60.000 euroko gastua eta, azkenik, foru agindu hau eta bere eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Kontuan harturik helburua eta baldintzak betetzen direla, bai eta gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen betebeharrak ere, eta kontuan harturik, halaber, kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ageri dela espedientean.
Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz
Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)