Deialdian boluntarioak eta begiraleak prestatu eta eguneratzen dira: programa bakoitzeko gehienez 500 euro emango dira.
Balorazio-irizpideetan, boluntarioen parte-hartzea hartzen da kontuan.
Balorazio-irizpideetan, boluntarioen parte-hartzea hartzen da kontuan. Boluntarioak egotea ebaluazio-irizpide bat da, eta erakundeak programa gauzatzeko duen egokitasuna zehazten du.
28E/2024 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, toki erakundeei, fundazioei, gizarte ekimeneko kooperatibei, irabazi-asmorik gabeko elkarteei eta berezko nortasun juridikoa eta beren helburuak betetzeko gaitasun osoa duten zuzenbide publikoko entitateei dirulaguntzak emateko, hezkuntza afektibo-sexuala sustatzeko programa komunitarioak egiteko 2024ko abenduaren 1etik 2025eko azaroaren 30era arte. DDBN identifikazioa: 796491.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezartzen da Nafarroako aurrekontu orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen araubide juridiko orokorra. Arau horrek xedatzen du ezen, dirulaguntzak eman baino lehen, organo eskudunak oinarri arautzaileak ezarriko dituela, eta horiek argitaratu beharko direla, dirulaguntza jasotzeko moduan daudenek eskuratzeko aukera izan dezaten.
Aipatu Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritakoarekin bat, dirulaguntza deialdi honen xedea da toki erakundeek, fundazioek, gizarte ekimeneko kooperatibek, irabazi-asmorik gabeko elkarteek eta berezko nortasun juridikoa eta beren helburuak betetzeko gaitasun osoa duten zuzenbide publikoko entitateek ekintza espezifikoak egitea, herritarren parte-hartzearekin, hezkuntza afektibo-sexuala sustatzeko programa komunitarioak garatzeko, bat etorriz Osasun Departamentuak osasun politikaren esparru orokorrean sustatzen dituen irizpideekin, bereziki haien xedea bada indarreko Osasun Planean, Nafarroako Osasun Publikoaren Planean (2022-2025), Sexu- eta ugalketa-osasunaren arloko prestazio sanitarioen antolamendua ezartzen duen azaroaren 16ko 103/2016 Foru Dekretuan eta Osasuneko, Gizarte Politiketako eta Berdintasuneko Ministerioaren Sexu- eta ugalketa-osasunaren 2011ko Estrategian aipatzen diren helburuak betetzea, eta bat badatoz Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (aurrerantzean, NOPLOI) bizimoduei buruz emandako gomendioekin.
Espedienteko txosten tekniko eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, dirulaguntzen deialdia egokia eta interes publikokoa dela eta deialdia eta oinarri arautzaileak legearen araberakoak direla.
Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 248/2023 Foru Dekretuaren 10. g) artikuluak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea deialdi bat, toki erakundeei, fundazioei, gizarte ekimeneko kooperatibei, irabazi-asmorik gabeko elkarteei eta berezko nortasun juridikoa eta beren helburuak betetzeko gaitasun osoa duten zuzenbide publikoko entitateei dirulaguntzak emateko, hezkuntza afektibo-sexuala sustatzeko programa komunitarioak egiteko 2024ko abenduaren 1etik 2025eko azaroaren 30era arte, bai eta haren oinarri arautzaileak ere, ebazpen honen 1., 2. eta 3. eranskinetan azaldutakoarekin bat.
2. Ebazpen honetatik sorturiko konpromisoei erantzuteko, 242.596 euroko gastua baimentzea, 2024ko gastuen aurrekontuko "Hezkuntza afektibo-sexuala sustatzeko programa komunitarioetarako dirulaguntzak" izeneko 520001-51200-4819-313900 partidaren baliokidea izateko 2025eko aurrekontuetan gaitzen den partidaren kargura, kreditu egokia baldin badago.
Orobat, 200.000 euroko zenbateko gehigarria finkatzen da gehienez. Zenbateko hori dirulaguntzei aplikatzeko, ez da beste deialdi bat egin beharko. Zenbateko hori eraginkorra izan dadin, kreditu gehigarria baimendu beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluan aurreikusitako inguruabarren bat gertatzeagatik. Gastu gehikuntza eginez gero, dirulaguntzak emateko ebazpenaren aurretik baimendu eta jakitera eman beharko da, eta ez du ekarriko eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ez eta laguntzak emateko ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea berriz zenbatzen hastea ere.
3. Ebazpena eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
4. Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio bidea, eta gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da haren aurka, Osasuneko zuzendari nagusiari zuzenduta. Hilabeteko epea izanen da horretarako, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
5. Ebazpen hau igortzea NOPLOIko Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Atalera eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Osasun Zuzendaritza Nagusira, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Osasun Departamentuan Ekonomia eta Ogasun Departamentuak duen Kontu-hartzailetza Delegatura eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)