Nafarroako Urrezko Domina jasotzeko hautagaiak aurkezteko epea zabalik

2023ko irailaren 28, osteguna

Foru Gobernuak Nafarroako Urrezko Domina lortzeko hautagaiak aurkezteko parte-hartze publiko prozesua deitu du. Hautagaitzak urriaren 20ko 14:00ak arte aurkez daitezke gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako Foru Aginduan jasotzen duen moduan. 

Hautagaitzak aurkeztu ahal dituzte erakunde, entitate, elkarte hala nola edozein pertsona fisiko edo juridikoek eta ez dira onartuko emakida norberarentzat edo legez ordezkatzen duten erakundeentzat eskatzen duten pertsonek aurkeztutako hautagaitza haiek. 

Hautagaitzak Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuaren erregistroko bulegoetan edota Administrazio Publikoen Administrazio  Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako gune gaituetako edozeinetan aurkeztu beharko dira.  

Nafarroako Urrezko Domina, Nafarroako Gobernuak ematen duen saririk nagusiena da, gizartea hobetzeko, balio demokratikoak finkatzeko eta Nafarroaren kanpo proiekzioan eginiko bere ekarpenagatik nabarmendu diren pertsonak, erakundeak, entitateak nahiz kolektiboak aitortze aldera. 

Hautaketa irizpideak 

Lehendakaritza eta Berdintasun kontseilari Felix Tabernaren 126/2023 Foru Arauan xedatuari jarraiki, epaimahaiak hiru hautagai arte hautatuko ditu, jarduera eredugarri pertsonal edo kolektiboa, gizartearen balio demokratikotarako eginiko ekarpena edo elkartasunera eta herritarren onerako lanera bideratutako ekintzen sustapena kontuan hartuta. 

Gainera, gizarte bidezko eta solidarioago bat eratzeko ahalegina egiten duten ibilbideak baloratuko dira, oinarritzat hartuz bere jardueraren alderdi ezberdinak: kultura, enpresa eta gizarte arlokoak; emakumeen ekarpen soziala aitortzen duen genero parekidetasuna; hezkuntza, osasuna eta ingurumena nahiz gizarte aurrerapena sustatzea; baita Nafarroak kanpoan duen irudiaren sustapena ere. 

Lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza eta Berdintasun kontseilari Felix Tabernak eta komunikazio, berdintasun, tokiko administrazio, garapen ekonomiko, hezkuntza, osasun, berrikuntza, ingurumen, herritarrekiko harremanak eta kultura arloen pertsona arduradunek eratzen duen epaimahaiak, aurkeztutako hautagaitzen lehenengo hautaketa bat egingo du eta hautatzen direnak Nafarroako Gobernuari helaraziko zaizkio; jarraian, Lehendakaritzaren edo Gobernuko beste edozein kideren ekimenari jarraiki, horietako bat hautatuko da, haren emakida onartuz, Domina hartzailearen aurretiazko adostasuna tarteko.

Nafarroako Urrezko Domina jasotzeko hautagaiak aurkezteko epea zabalik