Nafarroako Gobernuak IRIS sariak aurkeztu ditu, digitalizazioaren arloan enpresek eta erakundeek egindako lana aitortzeko garaikurrak

2023ko irailaren 19, asteartea

Mikel Irujo Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak eta Juan Cruz Cigudosa Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Trantsizio Digitaleko kontseilariak IRIS sarien lehen edizioa aurkeztu dute gaur goizean. Deialdi hau Nafarroako Berrikuntza Digitaleko Poloaren (IRIS) bidez egiten da, eta helburua da Nafarroako digitalizazioaren arloko ekimen eta proiektu onenak bereiztea. Sari honetarako bost kategoria ezarri dira, Nafarroako gizarteko sektore guztiak ordezkatu nahi dituztenak, IRIS Sariak aitortuz: Enpresa Digitalizatua, Lankidetza Proiektu Digitala, Merkataritza Digitalizatua, Erakunde Publiko Digitala eta Hirugarren Sektorearen Digitalizazioa.

Nafarroako Gobernuak IRIS sariak aurkeztu ditu, digitalizazioaren arloan enpresek eta erakundeek egindako lana aitortzeko garaikurrak