Boluntariotza Gazteriaren Foru Estrategian jasotako eremu edo arloen parte da.
19E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, deialdia egiten duena Nafarroan gazteriaren arloan unibertsitateko ikasketen amaierako lanik onenei sariak emateko, eta deialdiaren oinarri arautzaileak onesten dituena. DDBN identifikazioa: 700096.
Nafarroako Gazteriaren Institutuko Zeharkako Ekintzen eta Gazteriaren Behatokiaren Atalak txosten bat prestatu du, non proposatzen baita onets dadila deialdi hau egiten duen ebazpena: "Gazteriaren arloan unibertsitateko ikasketen amaierako lanik onenei sariak emateko hirugarren edizioa", Gradu Amaierako Lanaren (GAL) eta Master Amaierako Lanaren (MAL) kategorietan, eta haren oinarri arautzaileak onets daitezela.
Gazteriari buruzko apirilaren 1eko 11/2011 Foru Legeak adierazten duenez, "gazteriaren arloan eskuduna den departamentuak aitortzen ahalko du, publikoki, pertsonek, taldeek, erakundeek edo instituzioek, publikoek zein pribatuek, egindako lanaren eredugarritasuna, baldin eta lan horrek gazteen parte-hartzea, autonomia eta bizi kalitatea bultzatzen baditu. Gazteriaren arloko sari eta golardoak emanen dira horretarako". Halaber, helburu batzuk ezartzen ditu gazteen ikerketak sustatzeko eta sostengu aktiboa emateko.
Azaroaren 15eko 327/2019 Foru Dekretuak, zeinaren bidez sortzen baita Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde autonomoa eta onesten baitira haren estatutuak, ezartzen du 18 artikuluko d) eta e) letretan ezen Zeharkako Ekintzen eta Gazteriaren Behatokiaren Atalari dagokiola, besteak beste, gazteriarekin lotutako ikerlanak, azterlanak eta txostenak koordinatu eta egitea, eta editatzea gazteriaren arloan interesekoak diren argitalpenak.
Deialdi hau lotuta dago, halaber, 2021-2023 Gazteriaren III. Foru Planean aurreikusitako ekintza batekin: gazteriari buruzko gizarte zientzien ikerkuntza sustatzea.
Gazteriaren eta haien inguruko errealitateen gaineko azterketak eta ikerketak sustatzeko asmoz, hainbat sari emateko hirugarren deialdia antolatzea planteatu da 2023an, unibertsitate ikasketen amaierako lanak saritzeko, Gradu Amaierako Lana eta Master Amaierako Lana kategorietan, zehazki, haien edukietan jasoz gero gazteriaren inguruko gaiak, humanitateen eta gizarte-zientzien ezagutza-eremuan, jorratzen dituzten lanei zuzenduta.
Sari horiek Europako Gazte Txartelari lotzen zaizkio, horren helburua baita, besteak beste, gazteen behar eta nahiei erantzutea hezkuntzan, prestakuntzan eta kulturan, besteak beste, xedea izanik gazteen garapena sustatzea, haien partaidetza eta garapen intelektuala sustatzeko.
Horrenbestez, Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde autonomoa sortzen duen eta haren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 327/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Gazteriaren arloan unibertsitateko ikasketen amaierako lanik onenei sariak emateko hirugarren edizioaren deialdia onestea, Gradu Amaierako Lana (GAL) eta Master Amaierako Lana (MAL) kategorietan.
2. Oinarri arautzaileak eta eskabide-orria onestea, ebazpen honen eranskinean azaltzen direnak.
3. Deialdi honen konpromisoak betetzeko, aurrekontu-kreditu hauek baimentzen dira:
Aurrekontu-partida: 090002-09100-4809-232106: Gazte txartelaren sariak, lehiaketak eta txapelketak.
Ekitaldia: 2023.
Zenbatekoa: 4.000,00 euro.
4. Ebazpen hau eta haren eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Agiri horiek guztiak https://www.juventudnavarra.es/eu web-orrian ere egonen dira eskuragarri.
5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
6. Ebazpen hau Nafarroako Gazteriaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atalera igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.
Iruñean, 2023ko maiatzaren 23an.–Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Carlos Amatriain Busto.
I. ERANSKINA.–OINARRI ARAUTZAILEAK, GAZTERIAREN ARLOAN UNIBERTSITATEKO IKASKETEN AMAIERAKO LANIK ONENEI SARIAK EMATEKO NAFARROAN
1.–Xedea.
Oinarri hauen xedea da araubide juridikoa eta arauak ezartzea, Nafarroan gazteriaren arloan unibertsitateko ikasketen amaierako lanik onenei sariak emateko hirugarren edizioaren deialdirako.
Deialdi honetan parte hartzeak berekin dakar oinarri guztiak onartzea.
2.–Hartzaileak.
Deialdi honetan parte har dezakete 30 urtera bitarteko gazteek, hori barne, Nafarroan bizi badira, Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrak badira eta unibertsitateko ikasketen amaierako lana egina badute: Gradu Amaierako Lana (GAL) edo Master Amaierako Lana (MAL) gazteriaren arlokoa eta Nafarroari aplikatzen ahal zaiona, Giza eta Gizarte Zientzien jakintza esparruan.
3.–Betebeharrak.
Betebehar hauek konplitu behar dituzte aurkezten diren lanek:
–Nafarroan erroldatutako ikasleek eginak izan behar dira, kontuan hartu gabe zer unibertsitatetan egin diren ikasketak.
–GAL edo MAL bati eskatutako baldintza guztiak bete behar dituzte, eta fakultatean edo zentroan dagokien ebaluazioa gainditua izan.
–8,00 edo hori baino handiagoa izan behar da graduaren edo masterraren amaierako lanaren ebaluazioan lortu den puntuazioa.
–2021-2022 edo 2022-2023 ikasturteetan aurkeztua eta defendatua egon behar da unibertsitateko ikasketen amaierako lana.
–Lan bera aurkeztu ez izana GAL eta MAL sarien deialdiaren aurreko edizioetan.
4.–Gaia.
Behar den fidagarritasun akademikoarekin, lanek ezagutza aipagarriak ekarri beharko dituzte Nafarroako gazteriari buruz, humanitateen eta gizarte-zientzien ezagutza-eremuan, hainbat diziplinatan: soziologia, hezkuntza, psikologia, ekonomia, zuzenbidea, gizarte lana, komunikazioa...
Ikerketa aberatsa izan dadin, deialdi ireki bat egiten da; hau da, gaiak askotarikoak izan daitezke, eta lotura izan behar dute 2020-2023 Gazteriaren Foru Estrategian biltzen diren egiturazko edo zeharkako ardatzetan jasotako esparruetako batekin (https://www.juventudnavarra.es/eu/gazteriaren-foru-estrategia-2020-2023).
5.–Eskabidea: lekua, epea eta dokumentazioa.
Interesdunek hemen aurkez dezakete inskripzio-eskabidea, II. eranskineko eskabide-inprimakiaren araberakoa: Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektronikoan, Nafarroako Gobernuaren erregistroko edozein bulegotan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako tokietan.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.
Lanak Nafarroako Foru Komunitateko berezko hizkuntzetako batean idatzita egonen dira, eta baztertu eginen dira beste sariketa batzuetan saria jaso dutenak.
Eskabidearekin batera dokumentazio hau aurkeztuko da:
–NANaren edo IFZren kopia.
–Nafarroan erroldatuta egotearen ziurtagiria.
–Unibertsitateko ikasketen amaierako lana egina izatea frogatzen duen titulazioa, oinarri hauen 2. puntuan zehazten den bezala.
–Lortutako kalifikazioa 8,00 edo handiagoa dela frogatzen duen agiria.
–Unibertsitateari aurkeztutako unibertsitate-ikasketen amaierako lanaren kopia.
–Bideo bat, 2 eta 3 minutu artekoa, non izangaiak azalduko baititu gradu edo master amaierako lanaren gaia eta justifikazioa, lana egiteko prozesua eta lanaren ondorioak.
–Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera (TOE).
Ezin izanen dute programan parte hartu dokumentazioa osorik aurkeztu ez duten pertsonek, oinarrietan adierazi bezala. Komunikazioa jakinarazi eta biharamunetik hasita, hamar egun balioduneko epea emanen da aurkeztutako dokumentazioa zuzentzeko.
6.–Epaimahaia eta balorazio irizpideak.
Epaimahai batek erabakiko du saria nori eman. Honako hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua: Josu Laguardia Hontañón jauna, Zeharkako Ekintzen eta Gazteriaren Behatokiaren Ataleko burua.
–Epaimahaiburuordea: Mikel Subiza Jiménez, soziologoa.
–Epaimahaikidea: Rosa Horcada Baztán, erdi mailako tituluduna.
–Idazkaria: Arantxa Lalinde Zabala, administraria. Hitza izanen du, baina botorik ez.
Epaimahaikideak ez badaude edo eri badaude, identifikatutako ordezkoak arituko dira haien ordez.
Epaimahaiak jasotzen ahal du Nafarroan kokatutako unibertsitateen aholkularitza eta laguntza (NUP, UNAV eta UHUN).
Epaimahaiak deliberazioen akta eginen du, gehiengoz hartuko ditu erabakiak eta proiektuak hautatuko ditu. Halaber, sariak nori eman proposatu eta justifikatu beharko du, honako irizpide hauen arabera:
Kalitate teknikoa; Nafarroako gazteriaren arloan unibertsitateko ikasketen amaierako lan onenen programazioan edo memorian jasota dauden honako elementu hauek hartuko dira erreferentzia gisa:
1. Kalitate teknikoa eta zorroztasun kontzeptuala eta metodologikoa:
a) Arrazoibidea (errealitatearen azterketa, jarduera esparrua): 10 puntu, gehienez.
b) Koherentzia planteamenduan: 10 puntu, gehienez.
c) Formulazioaren argitasuna: 5 puntu, gehienez.
d) Erabilitako metodologia (praktikaren garapena eta erabilitako baliabideak): 15 puntu, gehienez.
e) Proiektuari buruzko balorazio pertsonala: 10 puntu, gehienez.
Lehen atal honetan, guztira: 50 puntu gehienez.
2. Aztergaiaren garrantzia (aztertutako gaiak gazteen bizitzan izan ditzakeen emaitzak/onurak): 10 puntu, gehienez.
3. Proiektuaren helburuak zehaztea eta horiek modu arrazoituan lotzea Gazteriaren Foru Estrategia 2020-2023 eta Agenda 2030eko garapen jasangarrirako helburuetan jasotako edozein esparrurekin: 10 puntu, gehienez.
Foru estrategia horretan jasotako eremuak edo arloak honako hauek dira:
–Elkartegintza.
–Gizarte-inklusioa.
–Bizikidetza eta generoa.
–Boluntariotza.
–Lurralde garapena.
–Hizkuntza politika.
–Aisia eta astialdia.
–Hezkuntza formala.
–Hezkuntza ez-formala.
–Etxebizitza.
–Enplegua eta laneratzea.
–Osasuna.
–Kultura.
–Mugikortasuna.
–Kontsumoa.
–Kirola.
–Bizitzaren jasangarritasuna.
4. Proiektuaren bideragarritasuna. 10 puntu gehienez.
5. Bideoko azalpena berritzailea eta originala izatea. 10 puntu gehienez.
6. Ondorioak eta gomendioak: zehatzak, egokiak eta berritzaileak aztertutako kasuaren testuingururako. 10 puntu gehienez.
Aurkeztutako lan bakoitzak gehienez 100 puntu lortzen ahal ditu, eta onartua izateko gutxienez 50 puntu lortu beharko ditu. Lehiaketarako onartzen diren lanen artean, epaimahaiak puntuaziorik altuena lortzen duten lanak aukeratuko ditu: bi onenak (GALaren lehenengo saria eta MALaren lehenengo saria), eta bi bigarrenak (GALaren akzesita eta MALaren akzesita); eta saria eman gabe uzteko eskubidea izanen du, baldin eta aurkezten diren lanen kalitatea eta gaiak ez bazaizkie lotzen lehiaketa hau deitzeko oinarri izan diren irizpideei.
Saria emateko epaimahaiaren proposamena loteslea da eta saria emateko justifikazioa haren akta izanen da.
7.–Sariak.
Hautatutako pertsonek honako sari hauek jasoko dituzte:
Lan kategoria bakoitzean (GAL eta MAL) egindako lanik onena eta akzesit bat aitortuko dituzte sariek, banaketa eta zenbateko hauekin:
–GALaren lehen saria: 1.500 euro.
–GAL akzesita: 500 euro.
–MALaren lehen saria: 1.500 euro.
–MAL akzesita: 500 euro.
8.–Ebazpena.
Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez emanen dira sariak. Sari-ematea, gainera, Institutuaren web orrian eta sare sozialetan argitaratuko da. Saria jasotzen duten lanak Gazteriaren webgunean argitaratuko dira: https://www.juventudnavarra.es/eu.
9.–Jabetza intelektuala.
Egileek aurkezten duten lan bakoitzaren eskubideak atxikiko dituzte. Nolanahi ere, erabiltzeko baimena emanen dute, argitaratu eta zabal daitezen, lehiaketa honen ideiak eta balioak sustatzearren.
10.–Datuen babesa.
Datuen babesaren gaineko oinarrizko informazioa:
Arduraduna: Nafarroako Gazteriaren Institutua.
Xedea: Nafarroako Gazteriaren Institutuko eskumenekoak diren laguntzak, bekak, dirulaguntzak eta sariak eman, kudeatu, kontrolatu eta horien gaineko jarraipena egiteko prozesuak gauzatzea.
Legitimazioa: ahal publikoak betetzean edota interes publikoko aferetan egin beharreko tratamendua, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat.
Hartzaileak: ez zaizkie datuak hirugarrenei lagako, ez bada horretarako baimena eman dutela edo, baimenik eman gabe, araudiak hartarako gaitzen duela.
Eskubideak: datuetara sartzea, datuok zuzentzea eta ezabatzea eta haien tratamendua mugatzea.
Eskubide horiek baliatzeko helbidea: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/datu-pertsonalak-babesteko-eskubideak-baliatzea.
Informazio gehigarria:
Argibide gehiagorako, web-orria kontsultatzen ahal duzu: https://www.juventudnavarra.es/imagenes/documentos/datuak-babespena-informazio-klausulak-ngi-526-eu.pdf.
11.–Antolatzailearen erantzukizuna.
Nafarroako Gazteriaren Institutuak ebatziko ditu, aplikagarria den araudiaren arabera, deialdi honetan gertatzen diren gorabeherak, bai eta oinarriotan aurreikusita ez dauden aferak ere. Era berean, Nafarroako Gazteriaren Institutuak ahalmena du oinarri hauen interpretazioari eta aplikazioari dagokienez sortzen diren gorabeheren gainean ebaztezko.
Orobat, ez du inola ere erantzukizunik izanen parte-hartzaileek plagioa edo jabetza intelektualaren alorrean indarra duen legeriaren urraketak eginez gero.
12.–Harremanetarako datuak.
Nafarroako Gazteriaren Institutua
Yanguas y Miranda kalea, 27. 31003. Iruña
848 423 900
juventud@navarra.es
www.juventudnavarra.es/eu
ANEXO II/II. ERANSKINA.–FORMULARIO DE SOLICITUD/ESKABIDEA
Premios a los mejores trabajos de fin de Grado y de fin de Máster en materia de juventud / Gazteriaren arloko Gradu bukaerako eta Master bukaerako lan onenetarako sariak
Ikus taula osoa
DATOS PERSONALES / DATU PERTSONALAK |
|
Apellidos, nombre / Deiturak, izena |
|
D.N.I. / N.I.E. NANa/AIZ |
|
Domicilio / Helbidea |
|
Localidad / Herria |
|
Teléfono de contacto / Harremanetarako telefonoa |
|
Correo electrónico / Helbide elektronikoa |
|
DATOS ACADÉMICOS/IKASKETEN GAINEKO DATUAK |
|
Titulación en la que se presenta el trabajo / Lana zein titulaziotan aurkeztuko den |
|
Año académico del egreso / Ikasketak amaitzeko ikasurtea |
|
INFORMACIÓN SOBRE EL TFG / TFM GRADU AMAIERAKO LANAREN ETA MASTER AMAIERAKO LANAREN INFORMAZIOA |
|
Trabajo de fin de grado / Gradu amaierako lana Master amaierako lana/Master amaierako lana |
|
Título / Izenburua |
|
Tutor/a / Tutorea |
|
Fecha de defensa y calificación obtenida / Defentsa data eta lortutako kalifikazioa |
|
Resumen / Laburpena |
|
Palabras claves / Gako-hitzak |
Declaro bajo mi responsabilidad que el trabajo presentado se corresponde con el que fue evaluado por parte de la Universidad correspondiente y que no fue premiado en otros certámenes / Nire erantzukizunpean adierazten dut aurkeztutako lana bat datorrela dagokion unibertsitateak ebaluatu zuenarekin eta ez duela saririk jaso beste lehiaketa batzuetan.
Fdo/Sin: