Nafarroako gazte entitateentzako dirulaguntza, gazteriaren arloko programak garatzeko eta ekipamendua erosteko 2025-2026

2025ko irailaren 15, astelehena

Boluntariotzaren, hezkuntzaren eta garapenerako lankidetzaren bidez parte-hartze solidarioa sustatzen duten jarduerak diruz lagunduko dira.

Adingabeekin ohiko harremana eskatzen duten jardueretan parte hartzen duten langile guztiek, boluntarioak barne, Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketaren Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dute.

Kontratuen eta boluntarioen arteko harremana baloratzeko irizpide gisa baloratuko da: 5 puntu.

162E/2025 EBAZPENA, abuztuaren 13koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita gazteriaren arloko programak garatzeko eta ekipamenduak erosteko Nafarroako gazteen entitateei dirulaguntzak emateko 2025-2026 aldiko deialdia. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 851835.

Gazteriari buruzko apirilaren 1eko 11/2011 Foru Legearen 34. artikulua gazteen elkarteei buruzkoa da, eta ezartzen du ezen, gazteek gizartean duten parte-hartzea erraztearren eta erantzukizun sozialeko kontzientzia sustatzearren, gazte elkarte berriak sortzen lagunduko duten mekanismoak ezarriko direla eta gaur egungo elkarte sarea indartuko dela. Bereziki sustatuko da gazte-gaztetandik eta hezkuntzaren esparruan parte hartzea.

Nafarroako gazteen entitateentzako laguntza hori gauzatzeko, Nafarroako Gazteriaren Institutuak egokitzat jotzen du dirulaguntzen deialdi berri bat onestea, norgehiagokako araubidean, gazteen entitateentzako laguntza sistema bat ezarriko duena ekintzak egin daitezen Nafarroako gazteek gizartean duten parte-hartze aktiboa hobetzen laguntzeko, 2025eko irailaren 16tik 2026ko irailaren 15era bitarteko aldian. Eginkizun hori Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoaren babesean gauzatuko da; izan ere, haren xedea da Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen araubide juridiko orokorra arautzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 242/2023 Foru Dekretuak esleitu dizkidan ahalmenak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako gazteen entitateentzako gazteen arloko programak garatzeko eta ekipamenduak erosteko dirulaguntzen deialdia 2025-2026 aldirako.

2. Dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen I. eranskinean jaso dira.

3. Deialdi hori aurrera eramateko, 220.000,00 euroko gastua baimentzea. Gastu hori partida hauei egotziko zaie:

Ikus taula osoa

AURREKONTU-PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

340002-34100-4819-232100 Gazteen entitateen programetarako dirulaguntzak

2025eko partidaren baliokidea

2026

200.000,00

340002-34100-7819-232105: Gazteen entitateen ekipamenduetarako dirulaguntza

2025eko partidaren baliokidea

2026

20.000,00

Laguntzak emateko eta ordaintzeko, kreditu egokia eta behar adinakoa izan beharko da 2026ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta beronen oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)

Nafarroako gazte entitateentzako dirulaguntza, gazteriaren arloko programak garatzeko eta ekipamendua erosteko 2025-2026