140/2025 FORU DEKRETUA, azaroaren 26koa, zeinaren bidez ematen baitira Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merezimenduaren 2025eko Zilarrezko Dominak.
Azaroaren 24ko 100/2021 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Kirolaren Goresmen Sariak sortu ziren.
Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 26ko 398E/2025 Ebazpenaren bidez, hasiera eman zitzaion 2025. urteko sariak emateko prozedurari, aholku batzordeko kideak izendatu ziren eta hautagaitzak aurkezteko epeak ezarri ziren.
Aintzat hartuz beherago adierazten den zerrendan ageri diren pertsonen merezimenduak; izan ere, lan eta dedikazio handiz aritu dira Nafarroako Foru Komunitatean kirola sustatzeko eginkizunetan, eta, batez ere, lan horrekin asko lagundu diote Nafarroako kirolari, betiere adorez eta diskrezioz.
Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2025eko azaroaren 26an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Jarraian aipatzen diren pertsonetako bakoitzari Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merezimenduaren Zilarrezko Domina ematen zaio 2025ean, kirolaren eta kirol jarduera fisikoen arloan aparteko zerbitzua eta ukaezinezko merezimendua duen lana egiteagatik urte askoan, borondatez eta ordainsaririk jaso gabe:
–Jordi Celaya Guerrero, Valle de Roncal klubean egindako lanagatik, bai eta Nafarroako Kirol Egokituaren Federazioan zuzendaritzako kide gisa duela 25 urtetik hona egindako lanagatik ere, bereziki Nafarroako Kirol Jokoetan eta kirol eskoletan arituta.
–María Paz Extremado Ibero, duela 25 urtetik hona Bisaires Igeriketa Klubeko presidente gisa egindako lanagatik, igeriketa gure erkidegoan hazteko ekarpen nabarmena egin baitu.
–José Ángel Lerga Oronoz, Oberena erakundearen barruan futbol eta padel modalitateetan teknikari gisa eta zuzendaritza eta antolaketa lanetan egindako ibilbide luzeagatik.
–Roberto Martínez Ibáñez, 25 urtetik gora egindako ibilbide nabarmenagatik, Nafarroan borrokaren ordezkari nazional gisa, hautatzaile gisa eta, ondoren, Nafarroako Borroka Federazioaren sortzaile eta presidente gisa.
–José Gabriel Miguel Rueda, ia 40 urtez arku-tiroaren modalitatean zenbait kluben sortzaile, kudeatzaile eta teknikari gisa egindako funtsezko lanagatik, eta bularreko minbizia izan duten pertsonentzat Arrow Salud proiektua abian jartzeagatik.
–Miguel Moreno Narros, Nafarroako Beisbol eta Softbol Federazioan arbitro gisa 32 urtez baino gehiagoz egindako lan luzeagatik, bereziki Nafarroako Arbitroen Elkargoko presidente gisa.
–Epifanio Pegenaute Martínez, irristaketaren munduan 25 urtetik gora lan altruista egiteagatik, bateko eta besteko eginkizunak betez Donibane kirol elkartean, Nafarroako Irristaketa Federazioan eta Espainiako Irristaketa Federazioan.
–Miguel Ángel Ruiz Sasturain, Nafarroako Tiro Olinpikoaren Federazioko zuzendaritzako kide gisa, arbitro gisa eta, gaur egun, presidente gisa 25 urtez baino gehiagoz egindako lanagatik.
2. Jarraian aipatzen diren pertsonetako bakoitzari Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merezimenduaren Zilarrezko Domina ematen zaio 2025ean, honako hauetan ibilbide luzeak egiteagatik eta bereziki nabarmentzeagatik: kirol modalitate bateko edo batzuetako praktikan; edo, maila pertsonalean zein instituzionalean, kirol jarduera fisikoaren eta kirol jardueraren zuzendaritzan, antolakuntzan, sustapenean, ikerketan eta garapenean, bai eta ardura bereziko postuetan edo hautazkoetan ere, edozein administrazio publikoren zerbitzuko eginbeharrak dedikazio eta eredugarritasun nabarmenaz betez, izan kirolaren eta kirol jarduera fisikoen arloan, izan kirol mailako elkarte egituren zerbitzuan.
–Lucía García Treviño, Vianako Udaleko kirol teknikari gisa egindako lanagatik, udal kirolaren eremuan zenbait programa berritzaileren aitzindari eta bultzatzaile baita.
–Álvaro Sexmilo Ayesa, Nafarroako Tenis Federazioko kudeatzaile gisa 40 urtetik gora egindako lan luzeagatik eta federazio horretako funtsezko figura izateagatik.
3. Honako hauei ematen zaie Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merezimenduaren Zilarrezko Domina 2025ean, ekimen eta ekintza eredugarriak dituen ibilbide nabarmena egin baitute, aitortza publikoa merezi duena, bai kirol balioen aldetik izan duen garrantzi eta oihartzunagatik, bai eta Nafarroaren irudia nazioartean proiektatzeagatik ere:
–José Luis Severiano Arcelus Lusarreta, pala modalitatean egindako ibilbideagatik, erreferentea delako, 23 urte igaro baititu hautatzaile nazional gisa. Gainera, pala motz profesionaleko munduko txapelduna izan da, eta modalitate horretako pilotari handien mentorea.
–Amaia Osaba Olaberri, nazio mailan eta nazioartean izandako ibilbide arrakastatsuagatik, Nafarroako piraguismoaren erreferentea izateagatik eta goi mailako katalogazioari denbora gehien eutsi dion kirolari espainiarra izateagatik.
–Ignacio Perurena Zubitur, bere ibilbide luzeagatik eta azken urteetan erreferentziazko harrijasotzaile nagusia izateagatik; izan ere, 300 kg-ko harria (308 kg-koa, zehazki) altxatzea lortu duten 4 pertsonetako bat da.
–Estefanía Unzu Ripoll, hainbat maratoi jarraian korrituz jarritako mugarriagatik, 50 maratoi egin baititu 3 urtean baino gutxiagoan, eta Espainiako errekorra lortzeagatik 100 km-ko proban.
–Marta Unzué Urdániz, emakumeen futboleko talde profesionaletan futbolari gisa 20 urtez baino gehiagoz egindako ibilbide bikainagatik, besteak beste, Fútbol Club Barcelonan, Athleticen eta Osasunan. 4 liga eta Erreginaren 5 kopa lortu ditu, eta gaur egun ere FC Barcelonaren enbaxadorea da.
–Miguel Ángel Urós Murillo, pala amateurrean egindako ibilbideagatik, olinpiar txapelduna izan baitzen Bartzelonan 1992an, munduko txapelduna Kuban 1990ean, eta Europako txapelduna behin baino gehiagotan larruzko paleta espezialitatean. Modalitate horren erreferentea da, eta Oberena taldean teknikari lanak egin ditu 15 urtez baino gehiagoz.
Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)