22/2025 FORU AGINDUA, maiatzaren 8koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, Nafarroako boluntarioaren sarirako deia egiten duena 2025. urterako.
Nafarroako Boluntariotzari buruzko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legearen 15. artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluaren iritzian oinarrituta, urtero emanen du Nafarroako boluntarioaren saria.
Azaroaren 28ko 279/2023 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako boluntarioaren saria arautu zen, eta sari deialdirako arauak ezarri ziren.
4. artikuluak ezartzen duenez, sariaren deialdia urtero eginen da, boluntariotza koordinatzeko arloan eskumena duen departamentuko titularraren foru agindu bidez; deialdian zehaztuko dira hautagaitzak aurkezteko epea eta saria emateko prozedura.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 238/2023 Foru Dekretuari loturik,
AGINTZEN DUT:
1. Nafarroako boluntarioaren sarirako deia egitea 2025. urterako.
2. Onestea Nafarroako boluntarioaren 2025eko saria nola eman arautzeko oinarriak, zeinak foru agindu honi erantsi baitzaizkio.
3. Foru agindu hau eta oinarriak igortzea Nafarroako boluntarioaren 2025eko sariko batzorde teknikoko eta aholku batzordeko kideei igortzea, horien berri izan ditzaten.
4. Foru agindu hau eta oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 8an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.
Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)