Nafarroako Arte Eszenikoen eta Musikalen Hirugarren Sektoreko entitateentzako diru-laguntzak

2025ko martxoaren 7, ostirala

Diruz lagundu daitekeen proiektuan egiaztatu ahal izango da erakundeak proiektu horri aurre egiteko dituen baliabide ekonomikoen (sarrerak eta gastuak), giza baliabideen (bazkideak, boluntarioak, kontratatutako langileak) eta materialen (azpiegiturak) arteko koherentzia, eta ezinbesteko baldintza izango da aurkeztutako aurrekontuak gastuak eta sarrerak orekatuta izatea.

13E/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 15ekoa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, dirulaguntza deialdi hau onesten duena: "Dirulaguntzak Nafarroako arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateei, hain zuzen, Nafarroako Foru Komunitatean garrantzitsuak izan eta estatuan proiekzioa dutenei, 2025erako". DDBN identifikazioa: 815154.

 

Kulturaren hirugarren sektorea eta hura osatzen duten irabazi-asmorik gabeko eta interes orokorreko egiturak funtsezkoak dira kultur jarduera garatzeko eta, azken batean, herritarrek kultura berdintasunez eskura dezaten. Horrek munta handia du; izan ere, Espainiako Konstituzioak berak garrantzi handia ematen dio kulturari: aitzinsolaseko bosgarren paragrafoan haren aipamena egiten du, aurrerapenaren dimentsio kulturalaz ari dela, eta 44. artikuluan ezartzen du botere publikoek bermatu behar dutela kultura herritarren eskueran egotea, eta, orobat, kultura bultzatu beharra dutela, espainiar guztien eskubide besterezina baita; garrantzi hori Nafarroako legedian ere jasota dago, Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legearen 2. artikuluan.

Kultur egitura horiek funtsezkoak dira kulturaren jarduna egiteko, herritarrek kultura parekotasunez eskuratzea bultzatzen dutelako. Horregatik, arte eszeniko eta musikalak sustatzera bideratutako dirulaguntzen lerro bat antolatu da, eta babes neurri horrekin kalitatezko arte eskaintza faboratu nahi da, askotarikoa, berritzailea eta herritar guztientzako interesgarria dena. Helburua, beraz, Nafarroako kulturaren hirugarren sektorearen sorkuntza jarduerari sostengua ematea da, oso lotura estua baitu Nafarroako hamaika herritarren ohiko kultur jardunarekin.

Asmo horrekin, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak 20 urte baino gehiago darama laguntza deialdiak egiten, arte eszeniko eta musikalen Nafarroako sektorea garatzen laguntzeko.

Kultur Ekintza Zerbitzuak egin duen txostenean proposatu du deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak onestea 2025. urtean dirulaguntzak emateko Nafarroako arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateei, hain zuzen, Nafarroako Foru Komunitatean garrantzitsuak izan eta Estatuan proiekzioa dutenei, horretarako 470.000 euroko gastua baimentzea eta deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, kontuan harturik hala helburua nola baldintzak betetzen direla, baita gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen betebeharrak ere, eta ikusirik Kontu-hartzailetza Delegatuaren adostasuna ageri dela espedientean.

Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)

Nafarroako Arte Eszenikoen eta Musikalen Hirugarren Sektoreko entitateentzako diru-laguntzak