Kulturako profesionalen elkarteentzako dirulaguntzak 2024

2024ko maiatzaren 24, ostirala

Diruz lagundu daitekeen proiektuak proiektu osoaren aurrekontua izango du, eta aurrekontu horretan egiaztatu beharko da koherentzia dagoela baliabide ekonomikoen (diru-sarrerak eta gastuak), giza baliabideen (bazkideak, eta boluntarioak eta kontratatuak) artean.

50E/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 19koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita kulturaren profesionalen elkarteentzako dirulaguntzen deialdia 2024rako. DDBN identifikazioa: 756459.

 

Kultur Ekintza Zerbitzuak egin duen txostenean proposatu du onets daitezela kulturaren profesionalen elkarteentzako dirulaguntzen 2024rako deialdia eta haren oinarri arautzaileak, baimendu dadila 65.000,00 euroko gastua eta, azkenik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila foru agindu hau; eta kontuan harturik betetzen direla hala helburua nola gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen betebeharrak eta baldintzak, eta ikusirik kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ageri dela espedientean.

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kulturaren profesionalen elkarteentzako dirulaguntzen deialdia onestea 2024rako.

2 Deialdiaren oinarri arautzaileak, foru agindu honen eranskinean jaso direnak, onestea.

3. Deialdi honen konpromisoak betetzeko, aurrekontu-kreditu hauek baimentzen dira:

Ikus taula osoa

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20002-A2500-4816-334103: Kulturaren profesionalen elkarteentzako dirulaguntza

2024

65.000,00

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2024ko apirilaren 19an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)

 

 Kulturako profesionalen elkarteentzako dirulaguntzak 2024