Komunitateko sustapen eta hezkuntza afektibo-sexualeko programetarako dirulaguntzak

2024ko apirilaren 25, osteguna

Boluntariotzak izatea eta esleitutako funtzioak aztertzea proiektuak baloratzeko irizpideetako bat da.

Diruz lagundu daitezkeen gehieneko moduluak: boluntarioen eta begiraleen prestakuntza eta eguneratzea: gehienez 500 euro programa bakoitzeko.

7E/2024 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntzen deialdia, 2023ko abenduaren 1a eta 2024ko azaroaren 30a bitarte egin sustapen eta hezkuntza afektibo-sexual komunitariorako programetarako laguntzak emateko toki entitateei, fundazioei, gizarte-ekimeneko kooperatibei, irabazi-asmorik gabeko elkarteei eta nortasun juridiko propioa duten eta beren xedeak betetzeko gaitasun osoa duten zuzenbide publikoko entitateei. DDBN identifikazioa: 725251.

 

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezartzen da Nafarroako aurrekontu orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen araubide juridiko orokorra. Arau horrek xedatzen du ezen, dirulaguntzak eman baino lehen, organo eskudunak oinarri arautzaileak ezarriko dituela, eta horiek argitaratu beharko direla, dirulaguntza jasotzeko moduan daudenek eskuratzeko aukera izan dezaten.

Aurrean aipatutako Dirulaguntzen 11/2005 Foru Legean ezarritakoarekin bat, deialdi honen bidez ematen diren dirulaguntzen helburua da toki entitateek, fundazioek, gizarte-ekimeneko kooperatibek, irabazi-asmorik gabeko elkarteek eta nortasun juridiko propioa duten eta beren xedeak betetzeko gaitasun osoa duten zuzenbide publikoko entitateek, herritarrek parte hartuz, osasuna zaintzeko, sustatzeko eta mantentzeko programa komunitarioak egitea, Osasun Departamentuak osasun arloko politikaren esparru orokorrean sustatzen dituen irizpideekin bat, batez ere indarreko Osasun Planean, Nafarroako Osasun Publikoaren Planean (2022-2025), Sexu- eta ugalketa-osasunaren arloko prestazio sanitarioen antolamendua ezartzen duen azaroaren 16ko 103/2016 Foru Dekretuan eta Osasuneko, Gizarte Politiketako eta Berdintasuneko Ministerioaren Sexu- eta ugalketa-osasunaren 2011ko Estrategian aipatzen diren helburu berak dauzkatenak, eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (aurrerantzean, NOPLOI) bizimoduei buruz emandako gomendioekin bat datozenak.

Espedienteko txosten tekniko eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, dirulaguntzen deialdia egokia eta interes publikokoa dela eta deialdia eta oinarri arautzaileak legearen araberakoak direla.

Azaldutakoarekin bat, eta NOPLOIren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 248/2023 Foru Dekretuaren 10.g) artikuluak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dirulaguntzen deialdia onestea, 2023ko abenduaren 1a eta 2024ko azaroaren 30a bitarte egin sustapen eta hezkuntza afektibo-sexual komunitariorako programetarako laguntzak emateko toki entitateei, fundazioei, gizarte-ekimeneko kooperatibei, irabazi-asmorik gabeko elkarteei eta nortasun juridiko propioa duten eta beren xedeak betetzeko gaitasun osoa duten zuzenbide publikoko entitateei. Onestea, halaber, oinarri arautzaileak, ebazpen honen 1., 2., eta 3. eranskinetan jasotakoaren arabera.

2. Baimena ematea 242.596 euroko gastua egiteko 2024ko gastuen aurrekontuko "Hezkuntza afektibo-sexual komunitariorako eta hura sustatzeko dirulaguntzak" izeneko 520001-51200-4819-313900 partidaren kargura ebazpen honen ondoriozko konpromisoak betetzeko.

Orobat, 200.000 euroko zenbateko gehigarria finkatzen da gehienez. Zenbateko hori dirulaguntzei aplikatzeko, ez da beste deialdi bat egin beharko. Zenbateko hori eraginkorra izan dadin, kreditu gehigarria baimendu beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluan aurreikusitako inguruabarren bat gertatzeagatik. Gastu gehigarria baimentzeak eta argitaratzeak ez du berekin ekarriko eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ezta dirulaguntzak ematearen gainean ebazteko eta hori jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hastea ere.

3. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio bidea, eta gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da haren aurka, Osasuneko zuzendari nagusiari zuzenduta. Hilabeteko epea izanen da horretarako, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

5. Ebazpen hau igortzea NOPLOIko Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Atalera eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Osasun Zuzendaritza Nagusira, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Osasun Departamentuko Ogasuneko Kontu-hartzailetza Delegatura eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 26an.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, M.ª Ángeles Nuin Villanueva.

Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)

 

 Komunitateko sustapen eta hezkuntza afektibo-sexualeko programetarako dirulaguntzak