Ingurumen hezkuntzako, ingurumen boluntariotzako eta zientzia herritarreko proiektuetarako 2026rako laguntzak

2026ko otsailaren 2, astelehena

1582E/2025 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, "Ingurumen hezkuntzako, ingurumen boluntariotzako eta zientzia herritarreko proiektuetarako 2026rako laguntzak" izeneko dirulaguntza deialdia onesten duena. DDBN kodea: 0000876625.

Ingurumen hezkuntza eta ingurumen boluntariotza norbanakoen eta taldeen erantzukidetasuna garatzeko tresnak dira, ingurumenaren egoerari eta bilakaerari dagokienez, eta jarreren, balioen eta jokabideen aldaketa soziala sustatzen dute jasangarritasuna lortzeko bidean aurrera egiteko. Zientzia herritarra da jendeak oro har (bai zientzia ikasketak dituztenak, bai horrelakorik ez dutenak) bere borondatez parte hartzea antolatutako jarduera zientifikoetan, eta honako hauek dakartza berekin: galderak egitea eta datuak jaso eta interpretatzea eta jendeak oro har ikerketa zientifikoko jardueretan konpromisoa hartzea. Hori gauzatzen da herritarrek zientzian parte-hartze aktiboa dutenean ahalegin intelektuala eginez edo jakintzari euskarria emanez beren tresna edo baliabideekin, betiere biodibertsitatea eta haren kontserbazioa aztertzeari lotuta.

2023ko maiatzaren 24an onetsitako Jasangarritasunerako Ingurumen Hezkuntzaren Estrategiaren agirian (ENEAS 2030), Jasangarritasunerako Ingurumen Hezkuntzaren (JIH) definizioa jasotzen da; bertan biltzen dira klima eta ingurumen larrialdiari aurre egiteko eta egungo gizarte eta ingurumen erronka konplexuei aurre egiteko ikaskuntzak, gogoetak, jarrerak eta gaitasunak garatzera bideratutako hezkuntza, komunikazio eta partaidetza ekintza eta prozesu guztiak, aukera ematen digutenak trantsizio ekologiko justua lortzeko bidean aurrera egiteko, genero ikuspegia kontuan hartuta.

Nafarroako Garapen Jasangarrirako 2030 Agendak ezartzen du Nafarroako Gobernuaren politikak, programak eta jarduketak ebaluatu behar direla urtero, Garapen Jasangarriaren 2030 Agendak dakartzan erronkei aurre egin ahal izateko. Laguntzen deialdi honek Garapen Jasangarriko Helburu batzuen (GJH) xedeak lortzen lagundu nahi du:

–12.8 xedea. Jasangarritasunaren kultura sustatzea gizarte sentsibilizaziorako ekintzen bitartez (12. GJHa);

–13.3 xedea. Ingurumen heziketa eta gizarte sentsibilizazioa hobetzea klima aldaketaren aurrean (13. GJHa);

–15.5 xedea. Habitat naturalen degradazioa murriztea eta dibertsitate biologikoaren galera etetea (15. GJHa).

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuaren bidez, Nafarroako gobernuz kanpoko elkarte eta erakundeek sustatzen dituzten Jasangarritasunerako Ingurumen Hezkuntzako (JIH) proiektuak eta ekimenak babestearen aldeko apustua egiten du laguntza hauekin, horrela, Nafarroako herritarrek ingurumenari buruzko sentsibilizazio eta ezagutza handiagoa izan dezaten, bai eta balioak eta trebetasunak ere eskura ditzaten, ingurumen arazoen konponbidean parte hartzeko gai izan daitezen, banaka zein taldeka.

Foru Komunitateko zergadunek gizarte intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen % 0,7 arautzeari buruzko ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legearen 4 bis artikuluaren arabera, deialdia Nafarroako Ingurumen Kontseiluari igorri zaio, horren berri izan eta onets dezan.

Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)

Ingurumen hezkuntzako, ingurumen boluntariotzako eta zientzia herritarreko proiektuetarako 2026rako laguntzak
International Volunteer Year 2026