Informazio Zientzietako, Komunikazioko eta/edo titulazio baliokideko unibertsitate titulazioa duten pertsonentzako prestakuntza beka

2025ko martxoaren 28, ostirala

Eskaeren balorazioari dagokionez, 0,25 puntu emanen dira hiru hilabeteko esperientzia profesionaleko edo boluntariotzako aldi bakoitzeko.

23E/2025 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak emana, deialdi bat onesten duena Informazio Zientzietako edo Komunikazioko unibertsitateko gradudun titulua edo titulu baliokideren bat duten pertsonei prestakuntza beka bat emateko, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusian aritzeko. DDBN identifikazioa: 811641.

 

Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak proposatzen du deialdi bat egitea Informazio Zientzietako edo Komunikazioko unibertsitateko gradudun titulua edo titulu baliokideren bat duten pertsonei prestakuntza beka bat emateko, zuzendaritza nagusi honetan aritzeko, hasiera batean urte batez, eta gehienez ere hiru urtez, hasierako aldia eta luzapenak batuta.

Beka horren deialdiari eta esleipenari esker, unibertsitateko tituludunen prestakuntza sustatu nahi da, hobeki eta modu zuzenagoan ezagut dezaten, teorikoki zein praktikoki, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak kulturen arteko harreraren, sentsibilizazioaren eta bizikidetzaren alde eta arrazismoaren aurka egiten duen lana.

Prestakuntza bekaren onuradunak berez prestakuntzakoak diren lanak eginen ditu, kulturen arteko bizikidetzaren esparruarekin loturik, egiten diren komunikazio eta sentsibilizazio ekintzetan lagunduko du, eta, halaber, jardueren programazioan eta hedapenean lagun eginen du.

Bekaren deialdian eta hura ematean, oinarri arautzaileetan aurreikusita ez dagoen orotan, arau hauetan xedatutakoari jarraituko zaio: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntzarako bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretua eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea, osagarri gisa.

Bekaren zenbateko ekonomikoa Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren martxoaren 30eko 53/2020 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiz ezarriko da, foru agindu horren bidez eguneratu baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza beken zuzkidura ekonomikoa.

Bekak hilero 1.420 euroko zenbateko gordina izanen du, edo dagokion zati proportzionala, hala badagokio. Kopuru horretatik bekadunari dagokion Gizarte Segurantzaren kuota deskontatuko da. Orobat, ordaintzen den diruari pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokion konturako atxikipena eginen zaio, indarra duten arauei jarraikiz hala egin behar baldin bada.

Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)

Informazio Zientzietako, Komunikazioko eta/edo titulazio baliokideko unibertsitate titulazioa duten pertsonentzako prestakuntza beka