58E/2024 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak emana, deialdi bat onesten duena Informazio Zientzietako edo Komunikazioko unibertsitateko gradudun titulua edo antzeko tituluren bat duten pertsonei prestakuntza beka bat emateko, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusian aritzeko. DDBN identifikazioa: 761756.
Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak proposatzen du deialdi bat egitea Informazio Zientzietako edo Komunikazioko unibertsitateko gradudun titulua edo antzeko tituluren bat duten pertsonei prestakuntza beka bat emateko, zuzendaritza nagusi honetan aritzeko. Hasiera batean urtebeteko iraupena du, baina beste bi urtez luza daiteke.
Beka horren deialdiari eta esleipenari esker, unibertsitateko tituludunen prestakuntza sustatu nahi da, hobeki eta modu zuzenagoan ezagut dezaten, teorikoki zein praktikoki, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak kulturen arteko harreraren, sentsibilizazioaren eta bizikidetzaren alde eta arrazismoaren aurka egiten duen lana.
Prestakuntza bekaren onuradunak berez prestakuntzakoak diren lanak eginen ditu, kulturen arteko bizikidetzaren esparruarekin loturik, egiten diren komunikazio eta sentsibilizazio ekintzetan lagunduko du, eta, halaber, jardueren programazioan eta hedapenean lagun eginen du.
Bekaren deialdiari eta kontzesioari buruz oinarri arautzaileetan aurreikusita ez dagoen orotan, arau hauetan xedatutakoari jarraituko zaio: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntzarako bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretua eta, osagarri gisa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea.
Bekaren zenbateko ekonomikoa Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren martxoaren 30eko 53/2020 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiz ezarriko da, foru agindu horren bidez eguneratu baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza beken zuzkidura ekonomikoa.
Bekak hilero 1.450 euroko zenbateko gordina izanen du, edo dagokion zati proportzionala, hala badagokio. Kopuru horretatik bekadunari dagokion Gizarte Segurantzaren kuota deskontatuko da. Orobat, ordaintzen den diruari pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokion konturako atxikipena eginen zaio, indarra duten arauei jarraikiz hala egin behar baldin bada.
Horrenbestez, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 241/2023 Foru Dekretuaren 4. artikuluaren arabera,
EBAZTEN DUT:
1. Deialdi bat onestea Informazio Zientzietako edo Komunikazioko unibertsitateko gradudun titulua edo antzeko tituluren bat duten pertsonei prestakuntza beka bat emateko, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusian aritzeko, ebazpen honen I. eranskinean jasotako oinarriekin bat. Bekak 2024ko ekainaren 1etik 2025eko maiatzaren 31ra arte iraunen du, eta hurrengo bi urteetan luzatzen ahalko da, urteka, 2027ko maiatzaren 31ra arte. Horrela, apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuak baimentzen dituen hiru urteak beteko lirateke (foru dekretu hori Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntzarako bekak emateko araubide orokorra ezartzen duena da).
2 17.521,08 euroko gastua baimentzea, bekaren hamabi hilabeteri dagokiona, honela banakatua:
2024. urtean, guztizko gastua 10.210,54 eurokoa izanen da. Kopuru hori 2024ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren "Praktiketako teknikarientzako prestakuntza bekak" izeneko 350000 35000 4809 231900 partidaren kargura egotziko da, honela banakatua:
–10.150 euro, aurrekontu-partida horri egotziko zaizkionak, 7 hiletako soldata ordaintzeko (2024ko ekainetik abendura).
–60,54 euro, 6 hilabetez Gizarte Segurantzaren kuota ordaintzeko, hileko 10,09 eurokoa baita, 2024ko ekainetik azarora arte.
2024ko abenduko 10,09 euroko kuota 2025eko urtarrilean ordainduko da, eta, 2024ko gastu-aurrekontuko "Praktiketako teknikarientzako prestakuntza bekak" izeneko 350000 35000 4809 231900 partidaren baliokidea izanda, 2025erako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan xede horretarako gaitzen den aurrekontu-partidari egotziko zaio.
2025. urtean, gastu osoa 7.310,54 eurokoa izanen da, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago, eta, 2024ko gastu-aurrekontuko "Praktiketako teknikarientzako prestakuntza bekak" izeneko 350000 35000 4809 231900 partidaren baliokidea izanda, 2025erako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan xede horretarako gaitzen den aurrekontu-partidari egotziko zaio. Honela banakatzen da zenbateko hori:
–7.250 euro, 2025eko urtarriletik maiatzera bitarteko hileko soldatak ordaintzeko.
–60,54 euro, 6 hilabetez Gizarte Segurantzaren kuota ordaintzeko, 2024ko abendutik 2025eko maiatzera arte.
Hurrengo urteetan, beka luzatzen bada, zenbatekoak berberak izanen dira: 1.450 euro hilean, gehi Gizarte Segurantzako kuotari dagozkion 10,09 euro hilean.
Beka 2025-2026 eta 2026-2027 urteetara luzatzen bada, haren gastua egotziko zaio, 2024ko gastu-aurrekontuko "Praktiketako teknikarientzako prestakuntza bekak" izeneko 350000 35000 4809 231900 partidaren baliokidea izanda, urte horietako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan xede horretarako gaitzen den aurrekontu-partidari, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.
2025., 2026. edo 2027. urteetan Gizarte Segurantzako kuota eguneratzen bada, erreserbatutako eta baimendutako kopuruak ere eguneratu eginen dira.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzura, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalera eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren kontu-hartzailetza delegatura, baita Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera ere.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 21ean.–Migrazio Politiketako zuzendari nagusia, Marisol de la Nava Martín.
Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)