Informazio eta/edo Komunikazio Zientzien adarreko unibertsitateko titulazioa duten pertsonentzako prestakuntza-beka, Nafarroako Gazteriaren Institutuan destinoa dutenak

2025ko uztailaren 24, osteguna

Balioespen-baremoan sartzen da kazetaritzarekin, ikus-entzunezko komunikazioarekin, sare sozialen kudeaketarekin edo sentsibilizazio- edo publizitate-kanpainekin lotutako boluntariotza-esperientzia.

130E/2025 EBAZPENA, ekainaren 18koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez prestakuntza beka baterako deialdia onesten baita, Informazio Zientzietako eta/edo Komunikazio adarreko unibertsitate titulua duten pertsonentzat. Beka Nafarroako Gazteriaren Institutuan aritzeko da. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 841422.

Nafarroako Gazteriaren Institutuak proposatu du prestakuntza beka bat sortzea eta gero deialdia egitea Informazio Zientzietako eta/edo Komunikazio adarreko unibertsitate titulua (Kazetaritza, Ikus-entzunezko komunikazioa, Publizitatea...) duten pertsonentzat. Beka erakunde autonomo honetan aritzeko da. Bekak, hasiera batez, hamabi hilabete iraunen du, baina bi urtez luzatzen ahalko da.

Beka hau iragarri eta emanez, Nafarroako Gazteriaren Institutuak bi helburu lortu nahi ditu: alde batetik, ordenamendu juridikoak esleitutako eginkizunak hobeki betetzea, zehazki, Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren Estatutuak onetsi zituen azaroaren 15eko 242/2023 Foru Dekretuak esleitutakoak; eta, bestetik, unibertsitateko tituludunen prestakuntza sustatzea, ezagutza teoriko eta praktiko hobea eta zuzenagoa lor dezaten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren bitartez, gazteriaren arloan egiten den lanari buruz.

Bekaren deialdian eta hura ematean, oinarri arautzaileetan aurreikusita ez dagoen orotan, arau hauetan xedatutakoari jarraituko zaio: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntzarako bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretua eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea.

Bekaren zenbateko ekonomikoa Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren martxoaren 30eko 53/2020 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiz ezarriko da, foru agindu horren bidez eguneratu baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza beken zuzkidura ekonomikoa.

1.250 euro gordin jasoko dira, hilean, bekak irauten duen denbora osoan. Zenbateko horretatik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokiona kenduko da. Halaber, Nafarroako Gazteriaren Institutuak bekadunaren gizarte segurantzaren kotizazioaren kuota ordainduko du, 63,68 euro hilean, bekak irauten duen denbora osoan.

Horrenbestez, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 242/2023 Foru Dekretuak esleitu dizkidan ahalmenak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Gazteriaren Institutuan aritzeko prestakuntza beka bat emateko deialdia onestea, ebazpen honen I. eranskinean biltzen diren oinarrien arabera. Beka jasotzeko izangaiek Informazio Zientzietako eta/edo Komunikazio adarreko unibertsitate titulua (Kazetaritza, Ikus-entzunezko komunikazioa, Publizitatea...) eduki behar dute. Bekaren iraupena izanen da 2025eko urriaren 1etik 2026ko irailaren 30era arte, eta hurrengo bi urteetan luzatzen ahalko da, 2028ko irailaren 30era arte. Horrela, legeak baimentzen dituen hiru urteak beteko lirateke, apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen duenarekin bat (foru dekretu hori Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntzarako bekak emateko araubide orokorra ezartzen duena da).

2. Urtean 15.764,16 euroko gastua baimentzea, baldin eta kreditu aski eta egokirik bada; zenbateko hori honela banatuko da:

2025. urtean, guztizko gastua 3.877,36 eurokoa izanen da. Kopuru hori 2025eko Nafarroako Aurrekontu Orokorren "Praktiketako teknikarientzako prestakuntza bekak" izeneko 340002 34100 4809 232100 partidaren kargura egotziko da, honela banakatua:

–3.750,00 euro, 3 hileko ordainketa egiteko (2025eko urritik abendura).

–127,36 euro Gizarte Segurantzako enpresa kuotaren 2 hileko ordaintzeko; hilean 63,68 euro, (2025eko urria eta azaroa).

2025eko abenduko 63,68 euroko kuota 2026ko urtarrilean ordainduko da, 2026ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako gaitzen den partidaren kargura.

2026an, guztizko gastua 11.886,80 eurokoa izanen da, baldin eta horretarako kreditu egoki aski bada, eta 2026. urteko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako gaitzen den partidaren kargura egotziko da. Kopuru hori honela banatzen da:

–11.250 euro, 2026ko urtarriletik irailera arteko hileko soldatak ordaintzeko.

–636,80 euro, Gizarte Segurantzako kuota hamar hilabetez ordaintzeko, 2025eko abendutik 2026ko irailera.

Hurrengo urteetan, beka luzatzen bada, zenbatekoak berberak izanen dira: 1.250 euro gordin hilean, gehi Gizarte Segurantzako kuotari dagozkion 63,68 euro hilean. Beka 2026-27 eta 2027-28 urteetarako luzatuz gero, Nafarroako urte horietako aurrekontu orokorretako "Praktiketako teknikarientzako prestakuntza bekak" izeneko 340002 34100 4809 232100 partidaren kargura egotziko da, edo horretarako gaitzen diren partiden kargura, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.

2026., 2027. edo 2028. urteetan Gizarte Segurantzako kuota eguneratzen bada, erreserbatutako eta baimendutako kopuruak ere eguneratu eginen dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ikusi deialdi osoa hemen sakatuta

Informazio eta/edo Komunikazio Zientzien adarreko unibertsitateko titulazioa duten pertsonentzako prestakuntza-beka, Nafarroako Gazteriaren Institutuan destinoa dutenak