Hiperaktibitatearekin edo hiperaktibitaterik gabe arreta-defizita duten ikasleen beharrei erantzuteko Nafarroan lan egiten duten elkarteen aldeko laguntzak

2025ko uztailaren 31, osteguna

Laguntzen helburua da elkarteek arreta-defizitaren nahasmendua (hiperaktibitatearekin edo gabe) duten ikasleen familiei aholku eta sostengua emateko jarduerak sustatu eta bultzatzea, familia berriei harrera egitea eta haientzako orientazioa sustatzea, guraso eskola sustatzea, gaitasun kognitibo eta sozialak garatzeko lantegiak egitea, eskola-laguntza ematea, profesionalak eta boluntarioak trebatzea eta arreta-defizitaren nahasmenduak (hiperaktibitatearekin edo gabe) zuzenean edo zeharka ukitzen dituen pertsonentzako eta profesionalentzako mintegiak egitea.

418/2025 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, laguntza deialdi bat onesten duena arreta-defizitaren nahasmendua (hiperaktibitatearekin edo gabe) duten ikasleen beharrei erantzuteko asmoz Nafarroan lan egiten duten elkarteentzat, 2024-2025 ikasturtean gauzatzen dituzten jarduera eta proiektuen ondoriozko gastuak ordaintzen laguntzeko. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 834840.

 

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 72.5 artikuluak hauxe dio hezkuntza laguntzako berariazko premia duten ikasleei buruz: "Hezkuntza administrazioek beste administrazio batzuekin, irabazi asmorik gabeko beste erakunde publiko edo pribatu batzuekin eta beste erakunde edo elkarte batzuekin lankidetzan jardun ahal izango dute ikasle horien eskolatzea errazteko eta ikasle horiek ikastetxean hobeto txertatzeko".

Halaber, hezkuntza arloan ikasleen aukera berdintasuna benetakoa dela bermatzeko asmoz, Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 18ko 65/2012 Foru Agindua argitaratu zen, ikaskuntzaren nahasmenduengatik eta arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmenduagatik hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei eman beharreko erantzuna arautzen duena Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan.

Arreta-defizitaren nahasmendua (hiperaktibitatearekin edo gabe) duten ikasleen beharrei erantzuteko Nafarroan lan egiten duten elkarteek jarduerak sustatu, bultzatu eta gauzatzen dituzte, hainbat helbururekin: arreta-defizitaren nahasmendua (hiperaktibitatearekin edo gabe) duten ikasleen familiei aholku eta sostengua ematea, familia berriei harrera egitea eta orientazioa ematea, guraso eskola, lantegiak gaitasun kognitibo eta sozialak garatzeko, eskola-laguntza, profesionalak eta boluntarioak trebatzea eta arreta-defizitaren nahasmenduak (hiperaktibitatearekin edo gabe) zuzenean edo zeharka ukitzen dituen pertsonentzako mintegiak, profesionalak izan edo ez.

Horregatik guztiagatik, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendariak laguntza deialdi bat onestearen aldeko txostena eman du. Deialdi horren bidez, laguntzak emanen zaizkie arreta-defizitaren nahasmendua (hiperaktibitatearekin edo gabe) duten ikasleen beharrei erantzuteko asmoz Nafarroan lan egiten duten elkarteei, 2024-2025 ikasturtean gauzatzen dituzten jarduera eta proiektuen ondoriozko gastuak ordaintzen laguntzeko.

Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)

Hiperaktibitatearekin edo hiperaktibitaterik gabe arreta-defizita duten ikasleen beharrei erantzuteko Nafarroan lan egiten duten elkarteen aldeko laguntzak