Erdi-mailako eta goi-mailako zikloetarako sarbide-probaren eta sarbide-ikastaroaren eremuetako salbuespenak

2024ko abenduaren 12, osteguna

Hainbat arlotako zati espezifikoak salbuestea, boluntariotzan izandako esperientziari esker

502/2024 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, salbuespenak ezartzen dituena erdi mailako zikloetako sarrera-probaren eta sarrera ikastaroaren esparruetarako eta goi mailako zikloetako sarrera-probaren eta sarrera ikastaroaren zatietarako, bai eta erabateko salbuespenak ere erdi mailako eta goi mailako zikloetako sarrera-probarako ere, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

 

Sarrera-probetarako deialdia urtero egiten da Lanbide Heziketaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpenaren bidez, non aipatzen baita zikloetarako sarrera-probetan existitzen diren salbuespenak aipatutako zuzendaritza nagusiaren ebazpen bidez zehaztuko direla. Halaber, Lanbide Heziketaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpen bidez, erdi mailako eta goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroetarako eskaintza ezartzen da, bai eta horien garapen jarraibideak eta onarpen prozesuaren egutegia ere, bertan sarrera ikastaroetarako salbuespenak zehazteko ebazpena aipatzeaz gainera.

Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emandako otsailaren 26ko 23/2024 Ebazpenaren bitartez, salbuespenak ezarri ziren erdi mailako zikloetako sarrera-probaren eta sarrera ikastaroaren esparruetarako eta goi mailako zikloetako sarrera-probaren eta sarrera ikastaroaren zatietarako, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan. Salbuespen horiek 2024ko probetarako deialdian eta 2024-2025 ikasturteko sarrera ikastaroetan aplikatu dira.

Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuan salbuespenak ezarri ziren erdi mailako zikloetarako eta goi mailako zikloetarako sarrera-proban, eta salbuespenok bildu egin behar dira Nafarroako zikloetarako sarrera-probarako eta sarrera ikastarorako salbuespenak biltzen dituen ebazpenean. Bestalde, egokitzat jo da proposatutako ebazpenean adieraztea, sarrera-probaren batez besteko nota kalkulatze aldera, espedientean jasoko den kalifikazioa, salbuetsita dagoen erdi mailako probaren esparruan eta salbuetsita dagoen goi mailako probaren zatian. Era berean, egokitzat jotzen da proposatutako ebazpenean adieraztea sarrera-probarako erabateko salbuespena lortzen duten pertsonen batez besteko nota, espedientean bilduko dena.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena eman du ebazpen bat eman dadin salbuespenak ezartzeko erdi mailako zikloetako sarrera-probaren eta sarrera ikastaroaren esparruetarako eta goi mailako zikloetako sarrera-probaren eta sarrera ikastaroen zatietarako.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Salbuespenak ezartzea erdi mailako zikloetarako sarrera-probaren eta erdi mailako zikloetarako sarrera ikastaroaren esparruetan, goi mailako zikloetarako sarrera-probaren eta goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroaren zatietan, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, bai eta erdi mailako zikloetarako eta goi mailako zikloetarako sarrera-probaren erabateko salbuespenak ere, ebazpen honen eranskinetan xedatutakoari jarraituz.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.

4. Ebazpen hau eta ebazpen honen eranskinak honako hauei helaraztea, dagozkion ondorioetarako: Hezkuntzako Ikuskapenaren Zerbitzua; Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzua; Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzua; Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzua; Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzua; Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzua; Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzua; Lana Aktibatzeko eta Lurraldea Koordinatzeko Zerbitzua; Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren hiru zerbitzuak: Arte Ikasketen Atala; Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atala; Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atala; Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Orientazio Atala; Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Lurralde Antolaketarako eta Agentzien Koordinaziorako Atala; Iturrondo Enplegu Agentzia Bateratua; Iruñeko Bigarren Zabalguneko Enplegu Agentzia; Tuterako Enplegu Agentzia; Agoizko Enplegu Agentzia; Lodosako Enplegu Agentzia; Tafallako Enplegu Agentzia; Altsasuko Enplegu Agentzia; Lizarrako Enplegu Agentzia; Doneztebeko Enplegu Agentzia; eta CNAI Nafarroako Ikaskuntza Integraleko Zentroa.

Ikus ebazpen osoa hemen sakatuz gero (kanpoko esteka)

 

Erdi-mailako eta goi-mailako zikloetarako sarbide-probaren eta sarbide-ikastaroaren eremuetako salbuespenak