Elkartasunaren Nafarroako Nazioarteko Saria 2024

2024ko maiatzaren 21, asteartea

778/2024 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak emana, "Nafarroa" 2024ko Elkartasunaren Nazioarteko Sariaren XXI. edizioaren deialdia egin, eta haren oinarri arautzaileak onesten dituena.

 

Nafarroako Gobernuak, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren bitartez, eta Laboral Kutxaren Lurralde Zuzendaritzarekin lankidetzan, "Nafarroa" Elkartasunaren Nazioarteko Sarirako deialdia egin du 2001. urteaz geroztik. Sari horren azken helburua izan da gizartea kontzientziatu eta sentsibilizatzea herrialde eta herri pobretuetako gizarte sektore babesgabeenen alde egiten den borondatezko elkartasun lanaren garrantziari buruz eta, orobat, garapen jasangarrirako helburuak eta giza garapena lortzen laguntzea, betiere eskubideen ikuspegitik eta genero-ikuspegitik begiratuta.

Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiaren apirilaren 29ko 751/2024 Ebazpenaren bidez, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren eta Laboral Kutxaren arteko lankidetza-hitzarmena onetsi zen, eta 30.000 euroko gastua baimendu "Nafarroa" 2024ko Elkartasunaren Nazioarteko Sarirako.

2024ko apirilaren 30ean, "Nafarroa" Elkartasunaren Nazioarteko Sariaren XXI. edizioaren deialdirako lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak eta Laboral Kutxak.

Horrenbestez, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

1. "Nafarroa" 2024ko Elkartasunaren Nazioarteko Sariaren XXI. edizioaren deialdia egitea eta haren oinarriak onestea. Ebazpen honen eranskinean heldu dira oinarri horiek.

2. Ebazpen hau eta "Nafarroa" 2024ko Elkartasunaren Nazioarteko Sariaren oinarri arautzaileak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora eta Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ebazpen hau jakinaraztea Laboral Kutxaren Nafarroako Lurralde Zuzendaritzari.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 2an.–Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia, Inés Jiménez Muro.

Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)

 

 Elkartasunaren Nafarroako Nazioarteko Saria 2024