Dirulaguntzak arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateei, hain zuzen, Nafarroako Foru Komunitatean garrantzitsuak izan eta Estatuan proiekzioa dutenei, 2024rako

2024ko martxoaren 21, osteguna

Boluntariotza diruz lagun daitekeen proiektuaren aurrekontuaren parte da.

12E/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 1ekoa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, dirulaguntza deialdi hau onesten duena: "Dirulaguntzak arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateei, hain zuzen, Nafarroako Foru Komunitatean garrantzitsuak izan eta Estatuan proiekzioa dutenei, 2024rako". DDBN identifikazioa: 747127.

Kulturaren hirugarren sektorea eta hura osatzen duten irabazi-asmorik gabeko eta interes orokorreko egiturak funtsezkoak dira kultur jarduera garatzeko eta, azken batean, herritarrek kultura berdintasunez eskura dezaten. Kontu horrek munta handia du; izan ere, Espainiako Konstituzioak berak garrantzi handia ematen dio kulturari: aitzinsolaseko bosgarren paragrafoan aipatzen du, aurrerapenaren dimentsio kulturalaz ari dela, eta hari buruzko artikulu bat ere badu, 44.a, non ezartzen baitu botere publikoen obligazioa dela kultura herritarren eskura izanen dela bermatzea eta kultura bultzatzeko betebeharra dutela, espainiar guztien eskubide besterenezina delako. Printzipio horiek, halaber, Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legearen 2. artikuluan jasota daude.

Kultur egitura horiek funtsezkoak dira kulturaren jarduna egiteko, herritarrek kultura parekotasunez eskuratzea bultzatzen dutelako. Horregatik, arte eszeniko eta musikalak sustatzera bideratutako dirulaguntzen lerro bat antolatu da, eta babes neurri horrekin kalitatezko arte eskaintza faboratu nahi da, askotarikoa, berritzailea eta herritar guztientzako interesgarria dena. Helburua, beraz, Nafarroako kulturaren hirugarren sektorearen sorkuntza jarduerari sostengua ematea da, oso lotura estua baitu Nafarroako hamaika herritarren ohiko kultur jardunarekin.

Asmo horrekin, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak 20 urte baino gehiago darama laguntza deialdiak egiten, arte eszeniko eta musikalen Nafarroako sektorea garatzen laguntzeko.

Kultur Ekintza Zerbitzuak egin duen txostenean proposatu du deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak onestea 2024. urtean dirulaguntzak emateko Nafarroako arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateei, hain zuzen, Nafarroako Foru Komunitatean garrantzitsuak izan eta Estatuan proiekzioa dutenei, horretarako 480.000 euroko gastua baimentzea eta deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, kontuan harturik hala helburua nola baldintzak betetzen direla, baita gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen betebeharrak ere, eta ikusirik Kontu-hartzailetza Delegatuaren adostasuna ageri dela espedientean.

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Deialdi bat onestea 2024. urtean dirulaguntzak emateko arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateei, hain zuzen, Nafarroako Foru Komunitatean garrantzitsuak izan eta Estatuan proiekzioa dutenei.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea; foru agindu honen eranskinean jaso dira.

3. Deialdi honetako konpromisoei aurre egiteko, 2024ra luzatutako 2023ko aurrekontuko partida honetako kreditu hau baimentzen da:

Ikus taula osoa

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20002-A2500-4816-334106: Dirulaguntzak Nafarroako arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateentzat

2024

480.000,00

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

6. Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean.

Iruñean, 2024ko martxoaren 1ean.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)

 

Dirulaguntzak arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateei, hain zuzen, Nafarroako Foru Komunitatean garrantzitsuak izan eta Estatuan proiekzioa dutenei, 2024rako